2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
5., 6. eta 7. aldaketak, 2015etik 2016ra luzatutako aurrekontu orokorrean. Hasierako onespena
Cascanteko Udalak, 2016ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 5, 6 eta 7/2016 aldaketak, 2015etik 2016ra luzatutako aurrekontu orokor eta bakarrean.
Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedienteak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Cascanten, 2016ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L1609421