157. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, Enplegua sustatzeko laguntza finantzarioak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2016ko maiatzaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Enplegua sustatzeko laguntza finantzarioak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Aitzineko erabakia 2016ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 9an, argitaratu ondotik, hogeita hamar egun balioduneko jendaurreko epea iraganik, eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez gero, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluei jarraituz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da ordenantzan egindako aldaketaren testu osoa.

Ordenantzaren aldaketa honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean testu osoa argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2016ko uztailaren 18an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Enplegua sustatzeko laguntza finantzarioak arautzen dituen udal ordenantzan egindako aldaketaren testua

Aldaketa honen ondorioz, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egoteko betebeharra eskatzen duten artikulu guztietan erantsiko da tarteki hau: “betiere jarduera horrek zerga honetan izena emateko betebeharra badauka”. Hona hemen artikulu horien testua:

I. epigrafea.–Enplegua sortzeko laguntza finantzarioak.

2. artikulua. Eskaera eta dokumentazioa.

j) Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren alta agiria, Caparrosoko udalerrikoa, betiere jarduera horrek zerga honetan izena emateko betebeharra badauka.

3. artikulua. Bestelako onuradunak (autonomoak).

3. Gizarte Segurantzako Araubide Berezian izena eman ondoko berrogeita bost eguneko epean aurkeztu beharreko agiriak:

c) Lizentzia fiskalaren alta (JEZa), betiere jarduera horrek zerga honetan izena emateko betebeharra badauka.

II. epigrafea.–Enpresa berriak sortzeko laguntza finantzarioak.

1. artikulua. Aplikazio eremua.

2. Laguntzen onuradunak izanen dira Caparrosoko udalerrian egoitza edo helbide fiskala duten enpresak (pertsona fisikoak edo juridikoak), legearen arabera eratuak eta honako baldintzak hauek betetzen dituztenak:

a) JEZean alta emana duten enpresak, beste izen bateko enpresa kaudimendun baten jarraipen ekonomikoa ez direnak edo aurreko enpresa baten giza baliabideak eta baliabide materialak erabiltzen ez dituztenak, betiere jarduera horrek zerga honetan izena emateko betebeharra badauka.

2. artikulua. Eskaera eta dokumentazioa.

f) Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren alta agiria, Caparrosoko Udalekoa, betiere jarduera horrek zerga honetan izena emateko betebeharra badauka.

III. epigrafea.–Nabeak edo merkataritzarako lokalak alokatzeko laguntza finantzarioak.

5. artikulua. Onuradunak.

a) JEZean alta emana duten enpresak, beste izen bateko enpresa kaudimendun baten jarraipen ekonomikoa ez direnak edo aurreko enpresa baten giza baliabideak eta baliabide materialak erabiltzen ez dituztenak, betiere jarduera horrek zerga honetan izena emateko betebeharra badauka.

6. artikulua. Eskaerekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

c) JEZaren alta agiria, betiere jarduera horrek zerga honetan izena emateko betebeharra badauka.

Iragarkiaren kodea: L1608618