2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Etxebizitzak zaharberritzeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena
Berako Udalak, 2016ko uztailaren 14ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxebizitzak zaharberritzeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.
Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.
Beran, 2016ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.
Iragarkiaren kodea: L1609197