157. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Alkatea ordeztea

Udal honetako alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2016ko uztailaren 15ean. Hona testu osoa:

Arrazoi pertsonalak direla-eta alkate hau udalerritik kanpo egonen da 2016ko uztailaren 18tik 23ra, biak barne.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean.

Kontuan harturik Alkatetzak 2015eko ekainaren 19an eman zuen 133/2015 Ebazpena, Arguedasko Udaleko alkateordeak izendatzen dituena.

Kontuan hartuz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44 eta 47. artikuluetan ezarritako aginduak.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.s) artikuluak Alkatetzari ematen dizkion eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde José María Pardo Ayala jauna Alkatetzaren ordezko izendatzea 2016ko uztailaren 18tik 23ra bitarteko eperako, biak barne, egun horietan karguari dagozkion eginkizun guztiak nire ordez betetzeko, epe horretan udalerritik kanpo egonen bainaiz.

Bigarrena.–Interesdunari jakinaraztea ezen Alkatetza honen ordez ari den epean, Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 48. artikulua dela medio, ezin izanen dituela baliogabetu nik errege dekretu horren 43. artikulua baliatuz agindutako ordezkapenak.

Hirugarrena.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara, nahiz eta ondorioak izan ebazpen hau sinatu eta biharamunetik beretik.

Laugarrena.–Ebazpen hau José María Pardo Ayala jaunari jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta Osoko Bilkurari horren berri ematea egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egile berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Arguedasen, 2016ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1608632