157. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

“Santo Cristo de Otadia” 3. sektoreko Plan Partzialaren hirigintza arudiaren 46. artikuluaren aldaketa. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2016ko abuztuaren 1eko Tokiko Gobernu Batzarrean hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea “Santo Cristo de Otadia” 3. sektoreko Plan Partzialaren hirigintza araudiaren 46. artikuluaren aldaketa, Micaniru SLk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hilabete batez iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Altsasun, 2016ko Abuztuaren 3an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1609254