157. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Aldaketa, Udal Plan indarduneko ordenantzen arteko Eraikuntzaren ordenantzaren 65. artikuluan. Behin betiko onespena

Alloko Udalak, 2016ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Eraikuntzari buruzko ordenantzan (Alloko indarreko Udal Planaren ordenantza bat), eta hura argitaratu zuen 2016ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 7an, gisa hartara jendaurreko epea irekirik, hogeita hamar egun baliodunean interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurreko epe horretan ez da inolako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, eta hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 325.1 artikuluari jarraikiz, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak emaniko idazketaren arabera, hasierako onespena behin betiko bilakatu da. Hona hemen:

“65. artikulua. Itxiturak eta sarbideak.

Eremu publikoekiko lerrokaduretan dauden lurzati itxiturak obrazko opakoak izan daitezke, herrian tradizionalki erabilitako harrizko harlangaitzeko edo harlanduko akaberekin, edo lur kolore argitan pintatutako zarpiatuarekin, 2,50 metro egin arte gehienez. Garaiera txikiagoa aurreikusten bada alde opakorako edo murrurako, opakoak ez diren itxiturekin osa daiteke, hau da, tradiziozkoen moduko burdin hesi edo sareekin eta heskai edo zuhaixkekin. Debeku da txilarrik, keretarik eta hesi artifizialik erabiltzea, eta orobat berariaz aipatu ez den beste edozein material (bihurdura bakuneko hesiak, Herkules motako hesi elektrosoldatuak eta antzekoak). Itxitura, alde opakoa barne, 2,50 m baino altuagoa ez da izanen.

Eraispenen ondoriozko orubeek itxita izanen dituzte eremu publikoekiko mugak. Lehentasunez, eraitsitako eraikinaren fatxadaren beheko aldea mantenduko da itxitura gisa, edo 2,50 metroko garaiera duen murru bat altxatuko da. Artikulu honen aurreko paragrafoan ezarritako baldintzak bete behar ditu itxiturak. Edonola ere, lurzatira sartzeko ate bat paratu beharko da, mantentze lanak egin ahal izateko.

Itxituretako ateek ordenantzen 63. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dituzte, kanpoko zureriari dagokionez, eta irekitzean ez dute eremu publikoa hartuko.

Lurzatien barneko itxiturak opakoak izan daitezke, eraikuntzarako baimendutako tratamendu eta material berberekin bukatuak, edo opakoak ez diren burdin sare eta hesiekin, edo biak nahastuta, posible izanik landare itxiturak erabiltzea (heskaiak edo zuhaixkak). Itxitura, alde opakoa barne, 2 m baino altuagoa ez da izanen.

Sarbideak zuzenak izanen dira beheko solairuan. Debeku dira kanpoko arrapalak eta eskailerak, egungoak izan ezik, antolamenduz kanpo gelditzen ez badira.

Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide Zerbitzuak Udal Planari buruz egindako txostenean ezarritakoari jarraituz (eranskin gisa dago jasota hirigintza arauetan), eraikuntzaren fatxadetarako ezarritako lerrokaduraren gainean kokatu beharko dira 0,6 metrotik gorako zokalo batekin egin gogo diren finken itxiturak, eraikitzeko baimena duten lurzatietan, errepidearen zortasuna badute. Errepidearen zelaigunearen kanpoko ertzetik 8 metrora jartzen ahalko dira, edo eraikuntza berri edo egungoetatik, kasua zein den, soilik itxitura gardenak badira, hesolen gainean eginak, eta, aukeran, lurretik abiatuta gehienez ere 0,60 metroko garaiera duen zimendu jarraitua badute.

Allon, 2016ko uztailaren 14an.–Alkatea, Javier Ignacio Munárriz Marturet.

Iragarkiaren kodea: L1608579