157. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurrean jartzeko tramitearen jakinarazpena.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 35. artikuluan xedaturikoa betez, ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, Iruña) eta udaletxean, jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Orobat, web-esteka honetan eskura daiteke azterlan hori:

Proiektua: 13,2 kV-eko linea elektrikoa, Irurtzun-Basaburua eta Ultzama-Ostitz lineen artean, Iberdrola SAUk sustatua - Nafarroako Gobernu Irekia.

Aditzera ematen den egintza: Ingurumen ukipenetarako baimena.

Jarduera: 13,2 kV-eko aireko linea elektrikoa, Muskitz eta Hiriberri artean.

Sustatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.

Udalerria: Imotz, Atetz.

Iruñean, 2016ko uztailaren 27an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1608989