157. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA. Ondasun higiezin bat enkantean jartzeko iragarkia.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren atalburuak,

ADITZERA EMATEN DU:

Premiamenduko espediente administratiboa instruitzen ari da María Cruz Toni Irisoren jaraunspen jasogabearen aurka (IFK: E71197792), eta bertan, 2016ko ekainaren 14an, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak erabaki zuen enkantean saltzea enbargatutako ondasun higiezina, eta enkantea egitea.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkantea 2016ko irailaren 28an eginen da, 09:00etan, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko bigarren solairuan (Nafarroako Gorteak kaletik sartuta).

2. Enkantea bertan behera geldituko da, baldin eta ondasunak esleitu aurretik, zorra, berandutze interesak eta prozeduraren kostuak ordaintzen badira.

3. Enkantera aterako den ondasuna:

Lote bakarra:

–Erregistrokoa:

  • Bakarra: Aribeko 285. finka, Agoizko 1. Jabetza Erregistroko 2401. liburukia, 7. liburua, 68. folioa.
  • IDUFIR: 31001000275795.
  • Hiri finka: Pedroarena izeneko etxea, Aribeko jurisdikzioan, herri horretako Andre Maria kaleko 30ean, gaur egungo 36an. Beheko solairua, solairu nagusia eta ganbara edo sabaia; 192 metro koadroko azalera du.

–Katastrokoa:

  • Ariben. 48. lurzatia, 1. poligonoa, 1. azpieremua, 1.etik 5.era bitarteko hiri unitatea.

–Titulartasuna:

  • M.ª Cruz Toni Irisoren izenean dago (NAN zenbakia, 15655391-G), 5/6 oinordetzan jasoak eta 1/6 salerosketaren ondorioz.

Tasazioaren balioa: 58.320,00 euro.

Lehentasunezko kargak: 100,30 euro (Aribeko Udala).

Enkanteak bi lizitazio izanen ditu, eta hauek izanen dira zenbatekoak:

LEHEN LIZITAZIOA

%20KO GORDAILUA

%1 ESKAINTZA TARTEAK

58.219,70 euro

11.643,94 euro

582,20 euro

BIGARREN LIZITAZIOA

%20KO GORDAILUA

%1 ESKAINTZA TARTEAK

43.664,78 euro

8.732,96 euro

436,65 euro

Posturak mugatzen dituzten tarteak enkanteko hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira, lehen nahiz bigarren lizitazioan.

Bete beharreko karga: Enbargo idazpena, A letrakoa, 2015eko urriaren 6koa, Agoizko 1. Jabetza Erregistrokoa, 2015eko ekainaren 15eko enbargo eginbidearen ondorioz (18217/MDS espedientea).

Orobat, ohartarazten da espedienteak ez duela aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezina zordunak ez beste inork okupatzen duenik.

Diru-bilketako erakunde honek ez daki enkanteko higiezinak efizientzia energetikoaren ziurtagiria duen. Horrenbestez, lizitatzaileek adierazi dute hura ezagutzen dutela eta eskualdatzailea salbuetsita dagoela ziurtagiri hori aurkezteko legezko betebeharretik.

Eskubide Sozialetako Departamentuko Etxebizitza Zerbitzuaren arabera, 2016ko apirilaren 14an higiezinak indarreko bizigarritasun-zedula zuen, 10/1320 zenbakikoa.

Nolanahi dela ere, Jabetza Horizontalari buruzko ekainaren 21eko 49/1960 Legearen 9. artikuluan, alegia, apirilaren 6ko 8/1999 Legeak aldatutako hartan oinarriturik, esleipen-hartzaileak Nafarroako Zerga Ogasuna espresuki libratzen du komunitatearekin dauden zorren egoerari buruzko ziurtagiriak ekartzeko obligaziotik, eta hartzailearen kargura izanen dira ordaintzeko dauden gastuak.

Enkanteko ondasunak erregistro publikoetan inskribatzekoak direnean, lizitatzaileek ez dute, espedientean agertutako jabetza tituluez gain, beste deus eskatuko, ez baitute horretarako eskubiderik.

Enkantean ateratzen den ondasunak lehen aipatu diren zamak eta kargak ditu bere gain, baldin badaude. Espedientean ere jasota daude, eta ez dira iraungiko. Ulertuko da erremategileak onartzen dituela eta haren gaineko erantzukizunean subrogatuko dela, eta ez da zilegi errematearen prezioa horretarako ematea. Iragan den denbora kontuan hartuz, entitate bakoitzak ziurtatutako zenbatekoak aldaketak izaten ahal ditu.

4. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahal dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez eta, norbait ordezkatuz gero, ordezkaritza hori frogatzen duen agiriaren bidez identifikatzen badira.

5. Lizitatzaileek honela har dezakete parte enkantean:

–Gutun-azal itxien bidez parte hartzea: Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan aurkez daitezke, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4. zenbakiko 6. solairuan (Nafarroako Gorteak kaletik sartzen da), enkantea iragartzen denetik 2016ko irailaren 27ko 14:30 arte. Gutun-azal itxiaren barnean honakoak izanen dira:

  • Eskaintza egiten duen pertsonaren edo entitatearen identifikazioa, IFZ/IFK adierazita, eta zer ahalorderen bidez diharduen, halakorik badu.
  • Eskaintza zer ondasunetarako den adieraztea.
  • Eskaintzen den zenbatekoa.
  • Bermearen gordailua, gutxienez enkantearen hasierako prezioaren % 20 adinakoa, Nafarroako Foru Komunitatearen alde, bankuak libratu edo adostutako txeke baten bidez.

Eskaintzetan gehieneko zenbatekoa jasoko da.

Eskaintzak gutun-azal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei hori baino postura handiagoekin parte hartzea enkantean bertan.

–Bertan parte hartzea: enkantea egiten den egunean, lizitatzaileak zuzenean ager daitezke Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4. zenbakiko 2. solairuan (Nafarroako Gorteak kaletik sartuta). Lizitatzaile guztiek, horretan aritu ahal izateko, gordailua utzi behar dute, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko txeke adostu baten bitartez. Gutxienez, hasierako prezioaren %20koa izanen da; horrekin batera, NAN/IFZaren edo pasaportearen bidez eta, ahalordea izanez gero, hori frogatzen duen agiriaren bidez identifikatuko dira.

Azaldutako parte-hartze mota bakar batean ere ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaren gainetik izan litezkeen erantzukizunak. Lizitatzaileei ohartarazten zaie gordailua eratzeak berarekin dakarrela aukeratutako lizitazioarentzako eskaintza aurkeztea.

6. Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

7. Ondasuna lehenbiziko lizitazioan esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak bigarren bat egiten ahalko du, egoki baderitzo, eta prezio berria lehenbizikoaren %75ekoa izanen da, eta, horretarako ordu erdiko epea irekiko da lizitazioan parte hartu nahi dutenek kasuko gordailuak egin ditzaten; bestela, zuzenean esleitzeko tramitearen hasiera iragarriko du, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluarekin bat egiteko.

8. Bigarren lizitazioa egin eta ondasuna esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak aditzera emanen du zuzenean esleitzeko prozeduraren hasiera, gehienez ere sei hilabeteko eperako, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluak xedatzen duen moduan. Eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzen ahal da eta une horretatik eskaintzak aurkezten ahal dira, Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean, gutun-azal itxian, atal horrek kasu bakoitzerako ezartzen duen epean. Aurkeztutako eskaintzak irekiko ditu Enkante Mahaiak eta, haietakoren bat nahikoa dela iruditzen bazaio, ondasunaren esleipena egiten ahalko du. Bestela, eskaintzak aurkezteko beste epe bat iragarriko da, Enkante Mahaiak ezartzen dituen baldintzetan, eta, hala, behin eta berriz, gehienez ere sei hilabeteko mugarekin. Eskaintzak irekitzeko ekitaldiak jendaurrekoak izanen dira eta Nafarroako Zerga Ogasunaren Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan eginen dira (Karlos III.aren etorbidea, 4, 2. solairua, Iruña).

9. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duen ondasuna Foru Komunitateari esleitu dakion eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluan ezartzen denari jarraikiz.

10. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezkoak ez diren kargak kitatzeko agindua tramitatzeak eta Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, eta lurren balio-gehikuntzaren gaineko udal zergak (plusbalioa) eta gastuak esleipen-hartzailearen kontura izanen dira. Ondasunak ez dira entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

11. Zordunak helbide ezagunik ez badu, iragarki hau argitaratuta enkantea jakinarazitzat joko da legezko ondorio guztietarako.

12. Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2016ko abuztuaren 8an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: F1609443