153. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARDATZ

Ardazko Kontzejuaren (Itzagaondoa) herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza
Hasierako onespena

Ardatz Itzagaondoko Kontzeju irekiak, 2016ko ekainaren 3an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ardatz Kontzejuaren (Itzagaondoa) herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ardatzen (Itzagaondoa), 2016ko uztailaren 4an.–Kontzejuko burua, Alberto Zalba Bidegain.

Iragarkiaren kodea: L1608706