1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren ekainaren 24ko 299E/2016 Ebazpenarena; ebazpen horren bidez, I+G+B finantzatzen duten Estatuko, nazioarteko eta Europar Batasuneko programetarako proiektuak egin eta aurkezteko laguntzen deialdia onetsi da, 2016. urterako.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/eu/index): BDNS (identifikazioa): 312679.
Lehendabizikoa.–Onuradunak.
Deialdiaren xedeko I+G+Bko finantzaketa programetan parte hartzen duten enpresak, zentro teknologikoak, ikerketa erakundeak eta unibertsitateak izaten ahalko dira laguntza hauen onuradun.
Bigarrena.–Xedea.
Ikerketa zientifikoa, garapen teknologikoa eta berrikuntza (I+G+B) finantzatzen duten Estatuko, nazioarteko eta Europar Batasuneko programetan Nafarroako entitateen parte-hartzea bultzatzea dute xede laguntza hauek eta, bereziki, ETEena.
Diru-laguntza jaso dezakete I+G+B proiektuak definitu, prestatu eta laguntza deialdietan aurkezteko jarduketek hurrengo programetan: Horizonte 2020 programa, teknologiako nazioarteko lankidetza programak eta lankidetzako I+G+B proiektuetarako Estatuko programak.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
299E/2016 Ebazpena, ekainaren 24koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana.
http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6401/Ayudas-para-presentar-proyectos-de-I-D-i-en-programas-de-cooperacion-nacional-o-internacional-(Bonos-SIC-2015)1
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko baimendu den gastua 201.250,00 eurokoa da.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eskaerak aurkezteko epea, eta 2016ko abenduaren 15ean bukatuko da, salbu aldez aurretik deialdi honetarako aurrekontu kreditua agortu bada.
Iruñean, 2016ko ekainaren 24an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, María Yolanda Blanco Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: F1608881