1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
AKATS ZUZENKETA, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 660/2016 Ebazpenarena. Horren bidez, “Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak” azpineurrirako laguntzen 2016ko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean.
Akatsak atzeman baitira Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 660/2016 Ebazpenaren testuan (2016ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 29an), bidezkoa da horiek zuzentzea, ebazpen horren akats zuzenketa argitaratuz.
I. ERANSKINA: Oinarri arautzaileak, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programako “Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak” neurrirako laguntzak emateko.
17. oinarrian, 1. puntuan, honela dioen tokian:
“2016ko azaroaren 1a baino lehen”.
Honakoa behar du:
“2016ko azaroaren 15a baino lehen”.
Iruñean, 2016ko uztailaren 22an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
Iragarkiaren kodea: F1608863