153. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03397 NL/ap espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Sagargazte Ur Erabiltzaileen Elkartea. Iñigo Ibáñez González.

I.F.Z. zenbakia: V 71287031.

Ibai edo errekaren izena: Sagargazte iturburua.

Eskatutako emaria: 880 l egunean.

Tokia: Latse auzoa.

Udal mugapea eta probintzia: Arano (Nafarroa).

Erabilera: etxeko erabilerak.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Iturburutik ura hartzeko kutxeta bat erabiliko da. Kutxeta horretatik 50 m-ko luzera duen hodia aterako da 2.000 l-ko edukiera duen biltegiraino. Bertatik bi hodi ateratzen dira, 35 eta 200 metrokoak, bi etxebizitzetaraino; horiek hornitzeko erabiltzen da ura.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Aranoko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2016ko uztailaren 18an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1608627