153. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Datu pertsonalak dituzten fitxategiak sortzea

Azkoien Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko batzarrak erabaki hau hartu zuen 2016ko ekainaren 22an:

Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak kexak, iradokizunak eta aitortzak kudeatzeko sistema bat ezarri du, eta horrek datu pertsonalen bilketa dakar berarekin. Horretarako, Mankomunitateak inprimaki batzuk prestatu ditu, interesdunek kexak, iradokizunak edo aitortzak egiteko, eta bildutako datuak paperezko euskarrian tratatuko dira, tramitatu ahal izateko.

Helburu horiekin bildutako datuak fitxategi bat izanen dira, eta hura xedapen orokor baten bidez sortu behar da.

Bestalde, Haurrentzako babesari buruzko uztailaren 28ko 26/2015 Legeak Adingabeen Babes Juridikoarako Lege Organikoaren 13. artikulua aldatu du. Honako hau ezartzen du:

“Adingabeekin ohiko harremana duten lanbide, ogibide eta jardueretan lanean hasi eta aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasun eta sexu ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik, eta horren barnean sartzen dira sexu eraso eta abusua, sexu jazarpena, exhibizionismoa eta sexu probokazioa, prostituzioa eta sexu esplotazioa, adingabeak galbideratzea, eta gizakien salerosketa. Hartara, lanbide, ogibide edo jarduera horietan hasi nahi dutenek Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute, inguruabar hori egiaztatzeko.”

Horrenbestez, Mankomunitateak ziurtagiri horiek eskatu behar dizkie kontratatzen dituen guztiei, laguntzaileei edo kanpoko langileei, normalean adingabeekin lan egitekoak badira. Ziurtagiri horiek sortu beharreko fitxategi batean gordeko dira.

Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herrialdeendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Segurtasun neurriak, zehaztuz nolakoak diren: oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Horrenbestez, bertan diren guztiak bat etorrita, HONAKO HAU ERABAKI DA:

Lehendabizikoa.–Fitxategi hau sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

Kexak, iradokizunak eta aitortzak.

Fitxategiaren xedea: Mankomunitatearen zerbitzuei egiten zaizkien kexak, iradokizunak eta aitortzak kudeatzea eta erregistro bat mantentzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek emanda, inprimakien bidez.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari zuzendurik, kexa, iradokizun edo aitortza bat egiten duten norbanakoak.

Fitxategiari emandako segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak:

a) Izen-deiturak.

b) Telefonoa.

c) NANa.

d) Posta elektronikoa.

e) Helbidea.

f) Sinadura.

Tratamendu sistema: paperezko euskarria.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bigarrena.–Fitxategi hau sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

Sexu delituen ziurtagiriak.

Fitxategiaren xedea: sexu delituen gaineko aurrekarien ziurtagiriak kontrolatzea Adingabeen babes juridikorako 1/1996 Lege Organikoan ezarritako helburuetarako.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanak, edo erregistro publikoetatik, ziurtagiria aurkeztuz.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Mankomunitatearen enplegatu, profesional autonomo eta kanpoko laguntzaileak, adingabeekin ohiko harremanean jarduten dutenak.

Fitxategiari emandako segurtasun maila: ertaina.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak:

a) Izen-deiturak.

b) NAN/AIZ.

Arau-hauste administratibo eta penalen gaineko datuak.

Datuak tratatzeko sitema: mistoa.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea zehaztutako fitxategia dagokion erregistroan inskriba dadila Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.

Azkoienen, 2016ko ekainaren 29an.–Burua, Nuria Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L1608128