2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Datu pertsonalen fitxategiak arautzea
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta deuseztatzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratua.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduak (abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia) indarra hartuta, berritasun batzuk izan dira, 53. eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen da fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.
Esleiturik ditudan eskumenak erabiliz eta lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, xedatu dut:
Lehenbizikoa.–Garesko Udaleko fitxategiak dira Alkatetzaren dekretu honen eranskinean agertzen direnak.
Bigarrena.–Alkatetzaren dekretuaren I. eranskineko fitxategiak sortu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta hura garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.
Hirugarrena.–Alkatetzaren dekretu honen eranskinean ageri den fitxategia xedapen orokorren eta zehazten diren jarraibideen bitartez arautuko da eta, betiere, aplikatzen ahal zaizkion legezko eta erregelamenduzko goragoko arauen mendean egonen da.
Laugarrena.–15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinarazi eginen dira, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da, Alkatetzaren dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.
Borzgarrena.–Alkatetzaren dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Garesen, 2016ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
ERANSKINA
LAN POLTSAREN FITXATEGIA |
Azalpena | Udalaren lan poltsaren zerbitzuan interesa duten pertsonen curriculumak biltzeko fitxategia |
Tratamendu sistema | Fitxategi mistoa | Maila | Ertaina |
Xedeak eta erabilerak | Herriko lan eskaintza eta eskaerak kudeatzea |
Ukituak | Lan zerbitzuak eskatzen dituzten pertsonak eta lana eskaintzen duten pertsona edo enpresak |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunek eta haien ordezkariek emanik |
Bilketa egiteko euskarria | Papera, posta elektronikoa, posta arrunta |
Datuen komunikazioa | Interesdunek baimena eman ondoan lana eskaintzen duten enpresei |
Nazioarteko transmisioak | Ez dira aurreikusi |
Unitate arduradunak | Udala |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili Udal bulegoetan |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
NANa |
Posta helbidea eta helbide elektronikoa |
Telefono finkoa eta sakelakoa |
EZAUGARRI PERTSONALAK |
Jaioteguna |
Jaioterria |
Sexua |
Nazionalitatea |
DATU AKADEMIKO ETA PROFESIONALAK |
Prestakuntza / tituluak |
Laneko esperientzia |
Iragarkiaren kodea: L1608208