2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
Musika Eskolako irakaskuntzaren tasetako aldaketa
Garinoaingo Udalak, 2016ko uztailaren 18an egin osoko bilkuran, Garinoaingo Musika Eskolako irakaskuntzaren tasak eguneratzea onetsi zuen. Xehetasunak eranskinean agertzen dira.
30 eguneko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, tasen zenbateko berri eguneratuak behin betikoz onetsitzat joko dira.
Garinoainen, 2016ko uztailaren 28an.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.
2016-2017 IKASTURTEKO TASAK
| HILABETEKO KUOTA |
Musika eta mugimendua. Haurren ikasgela (4-5 urteko ikasleak) Musika tailerra, 6 urteko ikasleak, ordubete astean | 22,02 euro |
LEHEN ZIKLOA. 1. eta 2. mailak Musika hizkuntza 2 ordu astean Musika tresna 30 minutu astean, bakarka | 56,17 euro |
BIGARREN ZIKLOA. 3. eta 4. mailak Musika hizkuntza 2 ordu astean Musika tresna 40 minutu astean, bakarka Musika tresnen taldea. Txikien banda edo gitarren taldea, ordubete astean | 62,77 euro |
HIRUGARREN ZIKLOA. 5. eta 6. mailak Musika hizkuntza 2 ordu astean. Musika tresna 45 minutu astean, bakarka Musika tresnen taldea. Txikien banda edo gitarren taldea, ordubete astean | 67,18 euro |
LAUGARREN ZIKLOA. Aukerakoa, ikasle helduendako edota nahitaezkoak diren hiru zikloak bukatu dituztenendako eta behar duten hauetan: Musika tresna 45 minutu astean | 45,15 euro hilean + %10, tresna bakarra bada |
Musika hizkuntza, musika tresnen taldea, txikien banda edo gitarren taldea, abesbatza, informatika musikala ordubete astean | 22,02 euro (irakasgai hau bakarrik ematen bada) |
Musika hizkuntza, musika tresnen taldea, txikien banda edo gitarren taldea, abesbatza, informatika musikala ordubete astean | 6,6 euro (beste irakasgai bat ematen bada) |
Iragarkiaren kodea: L1608970