153. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Mikel Arregi Mindegia zinegotziaren esku uztea ezkontza bat egitea

2016ko irailaren 24an ezkontza zibila eginen da Herriko Etxean. Ezkontza hori Donamariako Udaleko zinegotzi Mikel Arregi Mindegiak eginen du, alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat, Donamariako Udaleko alkate udalburuak, 2016ko uztailaren 20ko ebazpenaren bidez, erabaki hau hartu zuen:

1) Aipatu ezkontza egiteko Mikel Arregi Mindegia zinegotzia eskuordetzea.

2) Eskuordetze horrek egun honetatik aitzina izanen ditu ondorioak.

Donamarian, 2016ko uztailaren 20an.–Alkatea, Maite Urroz Oyarzabal.

Iragarkiaren kodea: L1608704