153. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

Alkatetzaren 330/2016 Ebazpena

Cintruenigoko Udaleko (Nafarroa) alkate udalburu Raquel Garbayo Berdoncesek,

2016ko uztailaren 25etik 30era herritik kanpo egonen naizenez.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluari eta horrekin bat datozenei jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Alkatetzaren eskumenak eta eginkizunak Udaleko alkateorde Casto Alvero Gonzálezen esku uztea, 2016ko uztailaren 25etik 30era bitartean, biak barne.

2. Eskuordetza hau alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Eskuordetza honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bilkuran.

4. Eskuordetza honek 2016ko uztailaren 25etik aitzina izanen ditu ondorioak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu beharko da.

Cintruenigon, 2016ko uztailaren 20an.–Alkate udalburua, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1608698