150. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

218/2016 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, proiektuak, kultur jarduerak eta ereduko programak gizarte-intereseko deklaratzen dituena, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean xedatutakoaren arabera.

2016ko maiatzaren 1etik 31ra arte, besteak beste, honako pertsona eta entitate hauek eskaera aurkeztu zuten proiektuak, kultur jarduerak edo ereduko programak gizarte-intereseko deklaratzeko.

Navarra Cultural fundazioa

“Basarte II” musika konposizioa

Collage Open Art elkartea

Nazioarteko arte-topaketak. Arte eta artisautzaren gaineko mintegiak eta tailerrak

Jasokundearen parrokia. Lapoblación

San Rokeren erretaularen kontserbazio eta zaharberritze lanak.

Ion Iraizoz

“Fuera de juego”

Nafarroako Ikastolen Elkartea.

Txikiak Handi

Nafarroako Ikastolen Elkartea.

“Herria QR-tiz. // QR-teando nuestro patrimonio”

Nafarroako Ikastolen Elkartea

JUUL. Literatura hauteskundeak

Nafarroako Ikastolen Elkartea

Artea Oinez

Euskokultur Fundazioa

Mikroipuin Lehiaketa

Gaztelu Elkartea

Amaiurko gazteluaren elementu arkeologikoei balioa ematea

Errekazar auzo-elkartea

Zorokiaingo Erdi Aroko eliza berreskuratzea

Ezkirozko (Galar) San Adrianen parrokia

San Adrianen parrokiako erretaulen kontserbazioa eta zaharberritzen lanak

Mendigorriko Musika Jaialdiaren Adiskideen Elkartea

Mendigorriko Nazioarteko Musika Jaialdia

Sergio Vera Idoate

Eskultura baten sorkuntza

Butaca 78 elkartea

Butacascena Antzerkiko zikloa

Flamenco On Fire fundazioa

Flamenco On Fire jaialdia

Iruña Taldea Euskal Kultur Elkartea

San Lorentzoren ingurutxoa

The Farandulers elkartea

Scopifest. Bideoklipen jaialdia

Solesmesko beneditarren kongregazioa

Leireko zokoa

Ruido de fondo Kultur Elkartea

Foro auzolan Irradiazio kulturalaren puntua - Kulturgunea

Tuterako Nekaldi Bizidunaren ermandadea

Tuterako Nekaldi Bizidunaren antzezpena

Lizarrako flamenko elkartea

Lizarrako flamenko artea

Ametza Kultur Elkartea

Pulunpe, EsanErran irratia eta jardunaldi kulturalak

El trastero Creativo

Zinetika

El trastero Creativo

Formación: El trastero Creativo

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako jarduketak burutu ondoren, Mezenasgo Batzordeak eskaerak eta dagokien dokumentazioa igorri zizkion Nafarroako Kulturaren Kontseiluari, ebaluazioa egin zezan.

Eskaerak baloratu ondoren, Nafarroako Kulturaren Kontseiluak, 2016ko ekainaren 29an, proposamen bat igorri dio Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiari, kulturazkoak diren proiektuak, jarduerak eta ereduko programak kultur-intereseko deklara ditzan, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, legezko testu horren 6.2 artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatuz, hala hartuak izatea merezi dutenez.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen diren kultur jarduerak eta proiektuak gizarte-intereseko deklaratzea.

2. Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren kultur jardueren edo proiektuen ereduko programak gizarte-intereseko deklaratzea.

3. Proiektuak, jarduerak edo ereduko programak gauzatzen diren bitartean bakarrik izanen du indarra gizarte-intereseko deklarazioak.

4. Proiektuak, jarduerak edo ereduko programak gizarte-intereseko deklaratuta dituzten pertsona edo entitateak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluak ezartzen dituen betebeharrei daude loturik, bai proiektuari, kultur jarduerari edo ereduko programari dagokionez, bai zerga administrazioari dagokionez.

5. Proiektua, kultur jarduera edo ereduko programa gizarte-intereseko deklaratu arren, onuradunek hura gauzatzeko behar diren lizentzia, baimen edo komunikazioak eskuratu beharko dituzte, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.

6. Gizarte-intereseko deklaratzen diren proiektuak, kultur jarduerak eta ereduko programak Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko dira, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

7. Pertsona eta entitate onuradunek “Sello Mecna” anagrama erabiltzen ahalko dute beren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuetan; betiere, zerikusia izan beharko dute gizarte-intereseko deklaratuta dauden proiektuekin, kultur jarduerekin edo ereduko programekin.

8. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Zerga Ogasunera eta Kultur Mezenasgoaren Batzordera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko uztailaren 5ean.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Fernando Pérez Gómez.

I. ERANSKINA

Kultur jarduerak eta proiektuak

ONURADUNAREN IZENA,
PERTSONA EDO ENTITATEA IZAN

PROIEKTUAREN IZENA

AMAIERA EGUNA

Navarra Cultural fundazioa

“Basarte II” musika konposizioa

2016/12/31

Jasokundearen parrokia. Lapoblación

San Rokeren erretaularen kontserbazio eta zaharberritze lanak.

2017/12/31

Ion Iraizoz

“Fuera de juego” *

2016/10/31

Gaztelu Elkartea

Amaiurko gazteluaren elementu arkeologikoei balioa ematea

2020/12/31

Errekazar auzo-elkartea

Zorokiaingo Erdi Aroko eliza berreskuratzea

2018/12/31

Ezkirozko (Galar) San Adrianen parrokia

San Adrianen parrokiako erretaulen kontserbazioa eta zaharberritzen lanak

2017/12/31

Sergio Vera Idoate

Eskultura baten sorkuntza

2016/12/31

Iruña Taldea Euskal Kultur Elkartea

San Lorentzoren ingurutxoa

2016/08/31

The Farandulers elkartea

Scopifest. Bideoklipen jaialdia

2016/10/31

Solesmesko beneditarren kongregazioa

Leireko zokoa

2017/09/30

El trastero Creativo

Formación: El trastero Creativo**

2017/12/31

(*) Ion Iraizozek aurkeztutako “Fuera de juego” izeneko proiektuaren kasuan, gizarte-intereseko deklaratzen da soilik ikuskizuna ekoizteko faserako.

(**) El Trastero Creativok aurkeztutako “Formación: El trastero creativo” izeneko proiektuaren kasuan, ez da ematen ereduko programaren deklarazioa eta ematen da proiektuaren gizarte-intereseko deklarazioa, adierazitako amaiera datarekin.

II. ERANSKINA

Kultur jardueren edo proiektuen ereduko programak

ONURADUNAREN IZENA,
PERTSONA EDO ENTITATEA IZAN

PROIEKTUAREN IZENA

AMAIERA EGUNA

Collage Open Art elkartea

Nazioarteko arte-topaketak. Arte eta artisautzaren gaineko mintegiak eta tailerrak.

2021/06/01

Nafarroako Ikastolen Elkartea

Txikiak Handi

2021/06/30

Nafarroako Ikastolen Elkartea

“Herria QR-tiz. // QR-teando nuestro patrimonio”

2021/06/30

Nafarroako Ikastolen Elkartea

JUUL. Literatura hauteskundeak

2021/06/30

Nafarroako Ikastolen Elkartea

Artea Oinez

2021/06/30

Euskokultur Fundazioa

Mikroipuin Lehiaketa

2021/06/30

Mendigorriko Musika Jaialdiaren Adiskideen Elkartea

Mendigorriko Nazioarteko Musika Jaialdia

2021/06/30

Butaca 78 elkartea

Butacascena Antzerkiko zikloa

2021/06/30

Flamenco On Fire fundazioa

Flamenco On Fire jaialdia

2020/09/01

Ruido de fondo Kultur Elkartea

Foro Auzolan. Irradiazio kulturalaren puntua - Kulturgunea

2020/12/31

Tuterako Nekaldi Bizidunaren ermandadea

Tuterako Nekaldi Bizidunaren antzezpena

2021/06/30

Lizarrako flamenko elkartea

Lizarrako flamenko artea

2021/06/30

Ametza Kultur Elkartea

Pulunpe, EsanErran irratia eta jardunaldi kulturalak

2021/06/30

El trastero Creativo

Zinetika

2021/06/30

Iragarkiaren kodea: F1608619