150. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

287/2016 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean online urrutiko modalitateko Lanbide Heziketaren eskaintza ezarri eta onarpen prozedura arautuko duten oinarriak onesten dituena 2016-2017 ikasturterako.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak 1. eta 2. artikuluetan ezartzen dituen helburuetako bat da prestakuntza bizitza osoan sustatzea haren eskaintza funts publikoez hornitzen denean, eta aukera eta egoera pertsonal eta profesional desberdinetara egokitzea.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 5. artikuluko 1. idatz-zatiak ezartzen du herritar guztiek izan behar dutela bizitza osoan prestatzeko aukera, hezkuntza sistemaren barrenean eta kanpoan, horrela eskuratu, eguneratu, osatu eta zabaldu ditzaten garapen pertsonalerako eta profesionalerako ahalmenak, ezagupenak, trebetasunak eta gaitasunak.

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan Lanbide Heziketa ikasteko urrutiko modalitatea ezartzen da, eta 26. artikuluan, berriz, urrutiko Lanbide Heziketa garatzeko plataforma bat sortuko dela, berrikuntzaren ildo estrategikoen barrenean.

Azkenik, uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduak online urrutiko modalitateko Lanbide Heziketaren ezarpena eta antolaketa arautzen ditu Nafarroako hezkuntza sisteman.

Hortaz, ikusita Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak emandako txostena, helduen ezaugarrietara egokitutako Lanbide Heziketako tituluak lortzera bideratuta dagoen prestakuntza eskaintzearen aldekoa, ebazpen hau ematen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2016-2017 ikasturtean Lanbide Heziketako ikasketak online urrutiko modalitatean eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautuko duten oinarriak onestea, ebazpen honen 1. eranskinean zehazten direnak, hain zuzen ere.

2. Nafarroako hezkuntza sistemako online urrutiko modalitateko Lanbide Heziketaren eskaintza ezartzea 2016-2017 ikasturterako, 2. eranskinean azaltzen diren heziketa zikloetan eta ikastetxeetan Lanbide Heziketako tituluak lortzen laguntzeko.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea honako hauei: Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Modernizazio eta Araubide Administratiboaren Atalari, Argibide eta Agiri Bulegoari, Eskolatze Bulegoari eta ukitutako ikastetxeei.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2016ko uztailaren 15ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.

1. ERANSKINA

Onarpen prozedura arautzen duten oinarriak, 2016-2017 ikasturterako

1.–Beharkizunak.

Online urrutiko modalitateko Lanbide Heziketaren eskaintzaren moduluetan ikaspostua eskatzeko, honako beharkizun hauek bete beharko dira:

a) Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan onartua izateko prozedura arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 5.1 eta 2 oinarrian eta 7.1 eta 2 oinarrian, hurrenez hurren, ezarritako beharkizunak betetzen direla frogatzea.

b) 20 urte beteak izatea izena ematen den urte naturalean.

2.–Onartzeko irizpideak.

1. Online urrutiko modalitateko Lanbide Heziketako ikasketetan ikasleak onartzeko irizpideak, uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarrita direnak, garatuz, lehentasun irizpide hauen arabera prestatuko da erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako modulu bakoitzean inskribatzeko eskatzen duten ikasleen lehentasun zerrenda:

1. Zer ziklotan inskribatzeko eskatzen den, haren moduluren bat gainditu dutenak online urrutiko modalitatean, 2015-2016 ikasturtean.

2. Zer ziklotan inskribatzeko eskatzen den, haren moduluren bat gainditu dutenak eskaintzaren edozein modalitatetan, 2015-2016 ikasturtean izan ez bada; edo eskatzen duten zikloko lanbide kualifikazioetako gaitasun-unitateren bat badutela frogatu dutenak.

3. Zer modulutan inskribatzeko eskatzen duten, haien zikloari lotutako lan esperientzia frogatzen dutenak; urtebetekoa, gutxienez ere, lanaldi osoan, inskripzioa hasteko egunean.

4. Zer modulutan inskribatzeko eskatzen duten, haien zikloarekin loturik ez dagoen lan esperientzia frogatzen dutenak; urtebetekoa, gutxienez ere, lanaldi osoan, inskripzioa hasteko egunean.

5. Lan esperientzia frogatzen ez dutenak, edo urtebetekoa baino txikiagoa dutenak lanaldi osoan, inskripzioa hasteko egunean.

2. Ikaspostuak esleitzeko, honela ordenatuko dira sortzen diren bost taldeak:

a) Honela ordenatuko da lehen taldea:

–Lehendabizikoa: gaindituta dauden modulu kopuruaren arabera, handienetik txikienerako hurrenkeran.

–Bigarrena: berdinketarik bada, ikasketa espedienteko batez besteko notari jarraituz ebatziko da, eranskin honen 7. oinarriko hainbat atalen arabera, edo sarrerako proban lortutako notari jarraituz, handienetik txikienerako hurrenkeran.

–Hirugarrenik: berdinketak jarraituz gero, jendaurreko zozketa eginen da.

b) Honela ordenatuko da bigarren taldea:

–Lehendabizikoa: gaindituta dauden modulu kopuruaren edo frogatuta dauden gaitasun-unitateen arabera, handienetik txikienerako hurrenkeran. Guztira zenbatzeko orduan, balio berekotzat jotzen dira modulua eta gaitasun-unitatea.

–Bigarrena: berdinketarik bada, ikasketa espedienteko batez besteko notari jarraituz ebatziko da, eranskin honen 7. oinarriko hainbat atalen arabera, edo sarrerako proban lortutako notari jarraituz, handienetik txikienerako hurrenkeran.

–Hirugarrena: berdinketak jarraituz gero, jendaurreko zozketa eginen da.

c) Honela ordenatuko da hirugarren taldea:

–Lehendabizikoa: frogatutako lan esperientziaren arabera, lan esperientzia handienetik txikienerako hurrenkeran, hura egunetan kontatuta.

–Bigarrena: berdinketarik bada, ikasketa espedienteko batez besteko notari jarraituz ebatziko da, eranskin honen 7. oinarriko hainbat atalen arabera, edo sarrerako proban lortutako notari jarraituz, handienetik txikienerako hurrenkeran.

–Hirugarrena: berdinketak jarraituz gero, jendaurreko zozketa eginen da.

d) Honela ordenatuko da laugarren taldea:

–Lehendabizikoa: frogatutako lan esperientziaren arabera, lan esperientzia handienetik txikienerako hurrenkeran, hura egunetan kontatuta.

–Bigarrena: berdinketarik bada, ikasketa espedienteko batez besteko notari jarraituz ebatziko da, eranskin honen 7. oinarriko hainbat atalen arabera, edo sarrerako proban lortutako notari jarraituz, handienetik txikienerako hurrenkeran.

–Hirugarrena: berdinketak jarraituz gero, jendaurreko zozketa eginen da.

e) Honela ordenatuko da bosgarren taldea:

–Lehendabizikoa: ikasketa espedienteko batez besteko notari jarraituz ebatziko da, eranskin honen 7. oinarriko hainbat atalen arabera, edo sarrerako proban lortutako notari jarraituz, handienetik txikienerako hurrenkeran.

–Bigarrena: berdinketa izanez gero, jendaurreko zozketa eginen da.

3.–Jarraibideak eta epeak.

Epe bakar bat dago online urrutiko modalitateko Lanbide Heziketaren ikasketetan onartua izateko prozesurako: epe arrunta.

Onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia ebazpen honen 3. eta 4. eranskinetan ezarri dira, hurrenez hurren.

4.–Eskaerak aurkeztea.

1. Eskatzaile bakoitzak behar bezala beterik aurkeztu beharko du heziketa ziklo bakar bati dagokion eskaera bakar bat, eta Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoko “Online-ko Lanbide Heziketa” fitxan agertzen diren ereduari egokitu beharko zaio. Honako helbide honetan dago:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3674/Formacion-Profesional-on-line

Zer ikastetxetan eskaintzen diren aukeratutako heziketa zikloa eta moduluak, haren bulego administratiboetan aurkeztuko da inskribatzeko eskaera, edo telematika bidez.

2. Gehienez ere 6 modulutarako eskaera egin dezakete. Bi kasu hauetan, ez da eskatu beharko moduluetan inskribatzeko:

–Baliozkotu daitezkeen moduluak, abenduaren 14ko 749/2012 Ebazpenaren 31. oinarriko a), b), c), eta e) kasuei dagozkienak (abenduaren 14ko 749/2012 Ebazpenaren bidez Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduaren zenbait alderdi garatu ziren, eta apirilaren 8ko 52/2009 Foru Agindu horren bidez, berriz, arautu ziren Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena).

–Gainditu gisa aitor daitezkeen moduluak, aipatutako ebazpenaren 34. oinarrian aurreikusitako a) kasuari dagozkionak.

Moduluren bat ikasteko onartutako pertsonek, matrikula egin ondoren, honako hauek eskatzen ahalko dituzte:

a) Moduluak baliozkotzea, aipatu diren kasuen arabera.

b) Gainditutako moduluak aitortzea, aipatu den kasuaren arabera.

3. Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoko “Online-ko Lanbide Heziketa” izeneko fitxan (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3674/Formacion-Profesional-on-line) honako hauek argitaratuko dira:

–Gainditutako moduluen baliozkotzea edo aitortza eskatzeko jarraibideak.

–Inskripzioko moduluak aukeratzeko jarraibideak.

Orobat, aipatutako Tramiteen fitxan, komeni da eskainitako moduluen orientazioak eta ezaugarriak kontsultatzea inskribatu aurretik.

5.–Ikaspostuak erreserbatzea.

1. Uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren 6.2 artikuluan xedatutakoa garatuz, bi ikaspostu erreserbatuko dira modulu bakoitzeko, desgaitasunak dituzten ikasleentzat.

2. Orobat, modulu bakoitzean bi ikaspostu erreserbatuko dira errendimendu handiko ikasle kirolarientzat.

3. Modulu bakoitzean desgaitasunak dituzten bi lagun edo errendimendu handiko bi kirolari baino gehiago izanez gero, eranskin honen 2. oinarrian ezarritakoaren arabera prestatutako lehentasun zerrendako lehen biei esleituko zaizkie ikaspostuak. Berdinketarik izanez gero, jendaurreko zozketa eginen da.

4. Ikasle berezi horientzat erreserbatutako ikaspostuak betetzen ez badira, eskaintza orokorrekoei gehituko zaizkie.

6.–Onarpena.

Ikaslea modulu batean onartutzat joko da hala agertzen denean onartutako ikasleen behin betiko zerrendetan, edo ikastetxeko zuzendaritzak ikaspostua esleitzen dionean, uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren 7.3 eta 7.4 artikuluetan ezarritako kasuen ondorioz.

7.–Ikasketa espedientearen batez besteko nota.

1. Ikasketa espedienteko batez besteko nota frogatzeko, ikaslearen historial akademikoa, kalifikazio liburua edo, besterik ezean, ikasketen ziurtagiri pertsonala aurkeztuko da. Zer ikastetxetan lortu zen titulua, hark kalkulatu beharko du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta heziketa zikloetako batez besteko nota.

2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako batez besteko nota kalkulatzeko, DBHko laugarren ikasmaila arte, hori ere barne, lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa aterako da. Behar izatera, Hezkuntzako kontseilariak abenduaren 18an emandako 217/2007 Foru Aginduan agertzen den kalifikazioen taula erabiliko da.

3. Batxilergoko batez besteko nota kalkulatzeko, Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 4ko 191/2008 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio.

4. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako heziketa zikloetako batez besteko nota kalkulatzeko, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio.

5. Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetako batez besteko nota kalkulatzeko, Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 12ko 109/2011 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio.

6. Gainerako ikasketetan (Batxilergo Esperimentalean, BBB-UBIn, lehen edo bigarren mailako Lanbide Heziketa, unibertsitateko ikasketak eta balio bereko ikasketak) batez besteko nota kalkulatzeko, ikasketen ziurtagiri pertsonalean agertzen diren irakasgaietan izandako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa eginen da, honako baremo honen arabera ponderatua:

Oso gutxi: 2.

Gutxiegi: 4.

Nahikoa: 5.

Ongi: 6.

Oso ongi: 7,5.

Bikain: 9.

Ohorezko matrikula: 10.

7. Batez bestekoa biribildu beharra dagoenean, hamartarren kopurua mugatzeko, biribiltzeko arau matematikoak erabiliko dira.

8. Batez besteko notarik aurkeztu ezean, ikaslea taldeko azkena izanen da.

8.–Sarrera probako nota.

Sarrera probako nota frogatzeko, erdi mailako heziketa zikloetako sarrera proba gainditu izanaren ziurtagiria aurkeztuko da, edo goi mailako zikloetako sarrera probarena nahiz 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko probarena.

9.–Lan esperientzia frogatzea.

Dokumentu hauen bitartez frogatuko da lan esperientzia:

a) Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (langile denbora), non adieraziko baitira enpresa, lanbide kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio aldia, edo, betiere, Langile Autonomoen Araubide Bereziko kotizazio aldia.

b) Lan esperientzia egin gogo den heziketa zikloari lotua bada, lan esperientzia hori eskuratu duen enpresako ziurtagiria, datu hauek zehaztuta dituela: kontratuaren iraupena, egindako lana eta zenbat denbora egin duen lan horretan. Beren kontura ari diren langileen kasuan, jarduera ekonomikoen gaineko zergan inskribaturik daudela frogatzen duen ziurtagiria eta zerga hori ordaindu izanaren frogagiriak.

10.–Matrikulazioa.

1. Matrikula formalizatzeko, ebazpen honen 3. eranskinean zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

2. Aipatu dokumentazioaz gain, ikastetxeek zilegi izanen dute bidezkoa den dokumentazio osagarria eskatzea.

3. Matrikula formalizatzeko, beharrezkoa izanen da Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoko “Online-ko Lanbide Heziketa” fitxan moduluak aukeratzeko jarraibideak betetzea. Hona hemen helbidea:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3674/Formacion-Profesional-on-line

Lantokietako prestakuntza moduluan inskribatu eta matrikulatzea, aukera hori ematen duten moduluak online urrutiko modalitatean gainditu dituzten ikasleek bakarrik izanen dute zilegi.

4. Ikastetxearen iragarki oholean eskatu behar den dokumentazioa agertuko da.

5. Laugarren eranskinean ezarritako epean matrikula egiten ez badu, ikasleak dagokion ikaspostua hartzeko eskubidea galduko du.

6. Onarpen eta orientazio batzordeak, uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren 7.3 artikuluan xedatzen duen moduan, eraginik gabe uzten ahalko du ikaslearen matrikula, ez badu kurtsoa hasi ikasturteko lehen hamabostaldian bere matrikulari dagokion moduluetan. Kasu horretan, matrikulak zer deialditarako sortzen duen eskubidea, deialdi horiek ez dira erabilitako deialditzat hartuko.

7. Ikastetxeetako zuzendaritzak eraginik gabe uzten ahalko du modulu bateko matrikula, ikasleak hala eskatuta ikasturtea hasi baino hilabete lehenago, uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren 7.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Kasu horretan, matrikulak zer deialditarako sortzen duen eskubidea, deialdi horiek ez dira erabilitako deialditzat hartuko.

8. Matrikulak bi deialdi arruntetarako eskubidea emanen du: lehena ekainean izanen da eta bigarrena, berriz, irakasle-taldeak aukeratuko du, ekainean edo irailean.

9. Modalitate honetako matrikula bateraezina da beste hauekin:

a) 2016-2017 ikasturtean derrigorrezko irakaskuntzaren ondoko irakaskuntzetan eta goi mailakoetan matrikulatzearekin, ikastetxe berean nahiz beste batzuetan.

b) 2016-2017 ikasturtean modulu beretan matrikulatzearekin, eskaintzaren edozein modalitatetan.

c) 2016-2017 ikasturtean modulu beretan matrikulatzearekin, Lanbide Heziketako tituluak lortzeko probetan.

d) Modalitate honetan zer modulutan egina duen matrikula, haiei dago(z)kien gaitasun-atale(ta)ko lanbide gaitasunak ebaluatu eta frogatzeko prozedura batean parte hartzearekin 2016an eta 2017an.

Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoko “Online-ko Lanbide Heziketa” fitxan daude bateragarritasunari buruzko jarraibideak, hots, bi hauen arteko bateragarritasunari buruzkoak: Online-ko Lanbide Heziketako moduluetan matrikulatzea eta lanbide gaitasunak ebaluatu eta frogatzeko prozeduretan parte hartzea.

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3674/Formacion-Profesional-on-line

Nafarroan Lanbide Heziketako irakaskuntzetan, online urrutiko modalitatean eta, aldi berean, lehen aipatutako a), b), c) eta d) kasuetan matrikulatu edo parte hartuz gero, ofizioz deuseztatuko da dagokion moduluko matrikula.

11.–Moduluak baliozkotzeko eta gainditutako moduluak aitortzeko prozedura.

1. Moduluak baliozkotzeko eta gainditutako moduluak aitortzeko eskaera guztiak ikastetxeko zuzendaritzari zuzenduko zaizkio, eta hamabost egun naturaleko epean aurkeztuko dira, eskaeraren xedeko moduluak zein diren, horien heziketa zikloari dagokion ikasturtearen hasieratik bertatik kontatzen hasita.

2. Ikaslearen ikasketa espedientea zer ikastetxetan dagoen, hango zuzendariak ebatziko ditu eskaera horiek.

3. Aipatutako eskaerei baiezkoa emateko, aplikatzekoa den araudian ezarritako beharkizunak betetzeaz gain, frogatu beharko da baldintza horiek betetzen direla ikastaroa hasi baino lehen, hau da, online urrutiko modalitateko Lanbide Heziketaren prestakuntza eskaintzako ikastaroa hasi baino lehen (baliozkotzeko edo aitortzeko eskaeraren xedeko moduluen heziketa zikloari dagokiona).

4. Moduluak baliozkotzeko aldeko ebazpenak eragina izateko, ikasleak modulu horien matrikulazioa egin beharko du. Hura “Baliozkotua” bezala erregistratuko da ikaslearen ikasketa-espedientean, ebaluazio aktetan eta ikasketen ziurtagirian. Modulu horiek 5eko puntuazioa izanen dute zikloko batez besteko nota zehaztearen ondorioetarako.

5. Gainditutako moduluak aitortzearen aldeko ebazpenak eragina izateko, ez da beharrezkoa izanen modulu horiei dagokien matrikula egitea. Gainditutako moduluen kalifikazioa ikaslearen ikasketa-espedientera eramanen da. Horrenbestez, batez besteko nota ateratzearen ondorioetarako, modulu horiek kalifikatuko dira egin eta gainditu diren heziketa zikloetan lortutako azken notarekin.

12.–Argitalpena.

Ebazpen hau eta eranskinak ikastetxeetako iragarki oholean jarriko dira jendaurrean, haiek argitaratu eta biharamunetik onarpen eta matrikulazio prozesua bukatzen den arte, interesdun guztiek horren berri izan dezaten.

2. ERANSKINA

Lanbide Heziketaren eskaintza online urrutiko modalitatean,
2016-2017 ikasturterako

1.–Eskaintza.

Lanbide Heziketa online urrutiko modalitatean ikasteko eskaintza partziala da, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera; hortaz, matrikula lanbide moduluen arabera egiten da.

Honako hau da Nafarroako hezkuntza sisteman online urrutiko modalitatean emanen den Lanbide Heziketaren eskaintza, 2016-2017 ikasturterako:

1.1. Erdi Mailako Heziketa Zikloak

a) Osasun larrialdiak (LOE).

Modulu hauek eskainiko dira:

1. Oinarrizko patologia eta anatomofisiologia.

2. Osasun arloko logistika larrialdietan.

3. Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan.

4. Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan.

5. Osasun arloko ekipamendua.

6. Osasun arreta berezia larrialdi egoeretan.

7. Pazienteak ebakuatu eta lekualdatzea.

8. Enpresa eta ekimen sortzailea.

9. Telelarrialdia.

10. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

11. Larrialdi planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak.

12. Ibilgailuaren aldez aurreko mantentze-lan mekanikoa.

13. Lantokietako prestakuntza (bertaratuta).

b) Sistema mikroinformatikoak eta sareak (LOE).

Modulu hauek eskainiko dira:

1. Sare lokalak.

2. Postu bakarreko sistema eragileak.

3. Bulegotikako aplikazioak.

4. Tresneria muntatzea eta mantentzea.

5. Sareko zerbitzuak.

6. Web aplikazioak.

7. Oinarrizko ingelesa I.

8. Sareko sistema eragileak.

9. Segurtasun informatikoa.

10. Mikroinformatikako aholkularitza eta salmenta.

11. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

12. Enpresa eta ekimen sortzailea.

13. Lantokietako prestakuntza (bertaratuta).

1.2. Goi Mailako Heziketa Zikloak

a) Haur Hezkuntza (LOE).

Modulu hauek eskainiko dira:

1. Haur Hezkuntzaren didaktika.

2. Garapen sozioafektiboa.

3. Autonomia pertsonala eta haurren osasuna.

4. Haurren jolasak eta horien metodologia.

5. Garapen kognitiboa eta motorra.

6. Adierazpena eta komunikazioa.

7. Trebetasun sozialak.

8. Enpresa eta ekimen sortzailea.

9. Esku-hartzea familiekin eta arrisku sozialeko adingabeenganako arreta.

10. Lehen sorospenak.

11. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

12. Ingelesa I.

13. Haurrei laguntzeko proiektua (bertaratuta).

14. Lantokietako prestakuntza (bertaratuta)

b) Turismoko ostatuen kudeaketa (LOE).

Modulu hauek eskainiko dira:

1. Turismo merkatuaren egitura.

2. Protokoloa eta harreman publikoak.

3. Turismo arloko marketina.

4. Harrera eta erreserbak.

5. Pisuen saila kudeatzea.

6. Ingelesa I.

7. Atzerriko Bigarren Hizkuntza.

8. Turismoko ostatuen zuzendaritza.

9. Giza baliabideak ostatuetan.

10. Ekitaldiak merkaturatzea.

11. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

12. Enpresa eta ekimen sortzailea.

13. Turismoko ostatua kudeatzeko proiektua (bertaratuta)

14. Lantokietako prestakuntza (bertaratuta)

13 eta 14 zenbakiez seinalatutako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2016-2017 ikasturtean.

c) Marketina eta publizitatea (LOE).

Modulu hauek eskainiko dira:

1. Marketin arloko politikak.

2. Marketin digitala.

3. Enpresaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa.

4. Komunikazio-materiala diseinatzea eta lantzea.

5. Komunikabideak eta komunikazio-euskarriak.

6. Merkataritza-ikerketa.

7. Ingelesa I.

8. Harreman publikoak eta marketin ekitaldien antolaketa.

9. Merkataritza-ikerketako landa-lana.

10. Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea.

11. Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako arreta.

12. Ingelesa.

13. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

14. Marketineko eta publizitateko proiektua

15. Lantokietako prestakuntza (bertaratuta)

14 eta 15 zenbakiez seinalatutako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2016-2017 ikasturtean.

d) Automatizazioa eta Robotika Industriala (LOE).

Modulu hauek eskainiko dira:

1. Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak.

2. Potentzia sistemak.

3. Industria-informatika.

4. Ingelesa.

5. Sistema automatiko programagarriak.

6. Neurketa eta erregulazio sistemak.

7. Dokumentazio teknikoa.

8. Enpresa eta ekimen sortzailea.

9. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

10. Sistema programagarri aurreratuak

11. Robotika industriala

12. Industria-komunikazioak

13. Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa

10etik 13rako zenbakiez, biak barne, adierazitako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2016-2017 ikasturtean.

e) Sareko sistema informatikoen administrazioa (LOE).

Modulu hauek eskainiko dira:

1. Sistema eragileen ezarpena.

2. Hardwarearen oinarriak.

3. Marka-lengoaia eta informazioa kudeatzeko sistemak.

4. Sareen plangintza eta administrazioa.

5. Datu-baseen kudeaketa.

6. Web aplikazioen ezarpena.

7. Ingelesa.

4tik 7rako zenbakiez, biak barne, seinalatutako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2016-2017 ikasturtean.

f) Zentral elektrikoak (LOE).

Modulu hauek eskainiko dira:

1. Zentraletako sistema elektrikoak.

2. Arrisku elektrikoen prebentzioa.

3. Produkzio elektrikoko zentralak.

4. Ingelesa (tarteko maila).

5. Telekontrola eta automatismoak.

6. Azpiestazio elektrikoak.

7. Enpresa eta ekimen sortzailea.

4tik 7rako zenbakiez, biak barne, seinalatutako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2016-2017 ikasturtean.

g) Web aplikazioen garapena (LOE).

Modulu hauek eskainiko dira:

1. Sistema informatikoak.

2. Programazioa.

3. Garapen inguruneak.

4. Marka-lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak.

5. Datu-baseak.

6. Web garapena bezero-ingurunean.

7. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

8. Ingelesa (tarteko maila).

4tik 8rako zenbakiez, biak barne, seinalatutako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2016-2017 ikasturtean.

2.–Ikastetxeak

HEZIKETA ZIKLOA

IKASTETXEA

HERRIA

Osasun larrialdiak

Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB

Iruña

Sistema mikroinformatikoak eta sareak

"ETI" IBP

Tutera

Haur hezkuntza

Hezitzaile Eskola IB

Iruña

Turismoko ostatuen kudeaketa

Burlata LH

Burlata

Marketina eta publizitatea

“María Ana Sanz” Administrazioko, Merkataritzako eta Informatikako IB

Iruña

Automatizazioa eta Robotika Industriala

San Juan-Donibane IB

Iruña

Web aplikazioen garapena

Lizarrako Politeknikoa IB

Lizarra

Sareko sistema informatikoen administrazioa

“María Ana Sanz” IB

Iruña

Zentral elektrikoak

Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB

Imarkoain

3. ERANSKINA

Hezkuntza sistemako online urrutiko modalitateko Lanbide Heziketako jarraibideak

Ikaspostua eskatzea.

1. Izangaiek gehienez ere 6 modulutan inskribatzeko eskatzen ahalko dute.

2. Heziketa zikloko moduluak bakarrik eskatzen ahalko dira.

3. Zer ikastetxek eskaintzen duen hautatzen diren moduluei dagokien heziketa zikloa online urrutiko modalitatean, hartan aurkeztuko da inskribatzeko eskaera; edo telematika bidez eginen da.

4. Ikastetxeek zigilua daraman fotokopia emanen diote eskatzaileari, eskabidea zein egunetan sartu den adierazita duela.

Jaiegunak

1. Ebazpen honen 4. eranskinean adierazitako datak aginduzkoak dira. “Bukaera egunen bat” jaieguna bada ikastetxe batean, jai ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta behar duen publizitatea emanen zaio.

Onartzeko baremoa

1. Jendaurrean egon beharko dute, bai barematzeko irizpideek, bai erreklamazioren bat egin ahal izateko ezarri den prozedurak.

2. Dokumentuz egiaztatzen ahal diren irizpideak bakarrik onartuko dira baremorako.

3. Desgaitasunagatik erreserbatutako ikaspostuetako bat nahi duten ikasleentzat, %33ko minusbalio gradua edo handiagoa izatea ondoko agiri hauetako batekin frogatuko da:

a) Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria (Nafarroan, egun, Gizarte Politiketako Departamentua da organo eskuduna).

b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena (GSIN), ezintasun iraunkor osoagatik, ezintasun iraunkor absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik pentsioduna dela adierazten duena.

c) Eskumena duen ministerioaren ebazpena, lanerako ezintasun iraunkorragatik edo lanerako desgaitasunagatik erretiro pentsioa aitortzen duena.

4. Errendimendu handiko kirolarientzat erreserbatutako ikaspostuak nahi dituzten ikasleek honela frogatuko dute egoera hori:

a) Nafarroako errendimenduko kirolari buruzko otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritako prozeduraren arabera.

b) Goi mailako eta goi errendimenduko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.

5. Epea bukaturik, ez da baremoan eragin dezakeen dokumentazio gehiago onartuko.

6. Ikasle eskatzaileak ebazpen honen 4. eranskinean zehaztutako egunetarako aurkeztu beharko du eskabidea, dokumentazio hau erantsirik, kasuan kasukoa:

a) Nafarroako online urrutiko modalitatean emanen den Lanbide Heziketaren eskaintzan onartzeko aurrenekoz eskatzen duten ikasleek:

–NANaren, pasaportearen, AIZaren, atzerritarren nortasun txartelaren edo ikasle txartelaren fotokopia.

–Eskaintza honetan eskatzen diren baldintza akademikoak dituela frogatzen duen ziurtagiriaren fotokopia.

–Ikasketa espedientearen fotokopia, batez besteko nota agertzen duena.

–Aukeran, onartzean lehentasuna izateko ezarritako baldintzak betezen direla frogatzen duten bestelako agirien fotokopiak ere erantsi ahal izanen dira (ikasketa ziurtagiria, heziketa ziklo berean gainditutako moduluak adierazita; gaitasun unitateen aitorpenaren ziurtagiriak; GSDOren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiri eguneratua; enpresaren ziurtagiria).

Matrikularen dokumentazioa

Ikastetxean sartzen diren ikasle berrien matrikulazioa formalizatzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) NANaren, pasaportearen, AIZaren, atzerritarren nortasun txartelaren edo ikasle txartelaren fotokopia.

Eskaera eta matrikulazio tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira aipatutako dokumentazioan agertzen direnekin.

b) Osasun Txartelaren fotokopia.

Komunikazio bideak

Posta elektronikoa: fponlinelh@navarra.es

Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atala

Tel.: 848 423232, Faxa: 848 426987

4. ERANSKINA

Online urrutiko modalitateko Lanbide Heziketako ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozesuaren egutegia - 2016-2017 ikasturtea

EPE ARRUNTA

HASIERAKO EGUNA

BUKAERAKO EGUNA

Eskabideak jasotzea (Inskripzio epea)

Irailak 2

Irailak 8

14:00ak arte

Behin-behineko zerrendak argitaratzea

Irailak 26

Erreklamazioak aurkeztea behin-behineko zerrendari

Irailak 26

Irailak 28

14:00ak arte

Behin betiko zerrendak argitaratzea

Irailak 30

Ikasleak matrikulatzea

Urriak 3

Urriak 7

14:00ak arte

Ikasturtearen hasiera

Urriak 13

F1608659

Iragarkiaren kodea: F1608659