150. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

5D/2016 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Asociación Navarra de Talleres de Reparación de Vehículos, sigletan ANTRV, elkartearen estatutuetan aldaketak egin direla iragartzen duena (gordailu zenbakia: 31000029; antzinako gordailua: 31/30).

Estatutuetako aldaketak onartu dira, egiaztatu baita Askatasun Sindikalari buruzko apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) aurreikusitako beharkizunak betetzen dituztela.

Luis Ursua Ibero jaunak egin zuen estatutuak aldatzeko eskaera, 31/2016/000038 zenbakiarekin tramitatutako idazki baten bidez.

2016ko ekainaren 23an egin zen Batzarrean, estatutuen hurrengo artikuluak aldatzea erabaki zen: 1.1; 1.2; 3; 4; 6.2; 7; 8; 9.i; 13h; 17.2; 18.2; 18.3; 19.4e) eta 24.2, bai eta azken xedapena ere.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean txertatzea xedatu da, bai eta iragarki taula telematikoan argitaratzea ere, egindako aldaketa jendearengana irits dadin.

Edozein interesdunek zilegi du gordailuan utzitako agiria aztertzea eta horren kopia eskatzea Sindikatuen eta Enpresa erakundeen Erregistroan, eta posible du horren aurka egitea Nafarroako epaitegi eta auzitegietan, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin bat (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2016ko ekainaren 30ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1608238