4. PROZEDURA JUDIZIALAK
OVIEDOKO LAN ARLOKO 5. EPAITEGIA
Zitazio eta jakinarazpen ediktua. 264/2016 prozedura arrunta
María Nieves Álvarez Morales andrea, Oviedoko Lan arloko 5. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Ana Belén Fernández de Alba, David Fueyo Cadorniga, María del Carmen López Rubio, María Julia Olmos Corpas, Francisco Javier Caldevilla Poza, José Manuel Martínez Martínez, Iván Leandro García Fernández eta Roberto González Muñiz jaun-andreek eskaturik, gai arrunt bat dela-eta jarritako erreklamazioagatik Seguridad Empresarial Navarra (SEN Seguridad) SLren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 264/2016-F prozedura arruntaren barnean, LJLaren 59. artikuluak xedatzen duena betez erabaki da Seguridad Empresarial Navarra (SEN Seguridad) SLri zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2016ko abenduaren 12ko 10:40an ager dadin, adiskidetze-ekitaldia egiteko, eta, beharrezkoa bada, judizioa. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela, eta, bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko. Orobat, auto batzuk metatzeko autoa (2016ko maiatzaren 3koa) jakinarazten da; honela dio xedapen zatiak, hitzez hitz:
Xedapen zatia:
Xedatu dut: epaitegi honetan bideratzen ari diren 265, 266, 268, 269, 270, 271 eta 272/16 autoak metatzea 264/2016 prozedura arrunt honi.
Jakinaraz bekie alderdiei, ohartarazita ezen, LJLaren 53.2 artikuluaren agindua aplikatuz, organo judizialean agertzen den lehendabiziko aldian edo hari bidaltzen zaion lehendabiziko idazkian, alderdiek edo interesdunek eta, hala balegokio, horretarako izendatutako profesionalek jakinarazpen egintzak egiteko helbide bat eta datu guztiak zehaztuko dituztela. Horretarako ematen diren helbideak eta datuek erabateko ondorioak izanen dituzte, eta haietan ondoriorik gabe egiten diren jakinarazpen saiakerak baliozkoak izanen dira, bestelako daturik ematen ez den bitartean; datu horiek eguneratzea alderdien eta haien ordezkarien karga prozesala izanen da. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoren bat aldatzen denean, jakinarazi beharko da, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada.
Aurkaratzeko bidea:
Berraztertzeko errekurtsoa, organo judizial honi zuzendua, jakinarazpenaren ondoko hiru egun baliodunean, errekurtsogileak hartan ikusten duen arau-haustea adierazita; alabaina, errekurtsoa jartzeagatik ez da etenik izanen errekurritutako ebazpenean. Errekurtsogilea ez bada gizarte segurantzako araubide publikoaren langile edo onuradun, 25 euro jarri beharko ditu, errekurritzeko gordailu gisa, lan arloko 5. epaitegi honek Banco Santanderren irekita duen kontsignazioen kontuan, hots, 3306 0000 60 0264 16 kontuan, kontzeptuaren eremuan “Errekurtsoa” eta, ondotik, “30 Lan arloa-Berraztertzea” adierazita. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, aipatu kontu zenbakiaren ondoren eta hutsune batez bereizita “30 Lan arloa-Berraztertzea” kodea adieraziko da. Kontu berean ordainketa bat baino gehiago egiten badira, kontzeptu bakoitzeko diru-sarrera zehaztu beharko da, baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere, errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako eremuan, ee/hh/uuuu formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.
Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.
Epaile magistratua. Justizia Administrazioaren letradua.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak, edo prozesuari amaiera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak.
Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.
Eta Seguridad Empresarial Navarra (SEN Seguridad) SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.
Oviedon, 2016ko ekainaren 20an.–Justizia Administrazioaren letradua, María Nieves Álvarez Morales.
Iragarkiaren kodea: J1608512