2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KINTOKO MANKOMUNITATEA
Usategien enkantea 2016-2017 urteetarako
Kintoko Mendi Mankomunitateak enkante publikorako deialdia egin du, plegu itxiaren bidez Kintoko ehiza barruti pribatuan usategi bat errentan emateko. Hona hasierako prezioa:
USATEGIA | PREZIOA |
ZAZPIGARREN EREMUA | 4.600,00 (1. enkantea) |
Enkante honetan parte hartzeko proposamenak iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, gehienez ere hamabost egun naturaleko epean, azkeneko eguneko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira Erroibarko Udaleko Erregistro Orokorrean.
Pleguak Erroibarko Udaletxean irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo ostiral baliodunean, 12:00etan.
Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek proposamenak Erroibarko Udaleko Erregistro Orokorrean (Lintzoain, Frantziako errepidea z/g) aurkeztu beharko dituzte, lizitazio iragarki honetan aipatutako epean. (Erregistroko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara).
Proposamenak kartazal bakarrean aurkeztuko dira eta horretan “Kintoko Usategiak 2015-2017 urteak” jarriko du; kartazal horren barnean beste bi kartazal sartu beharko dira, guztiak itxita eta lizitatzaileak sinatuak, eta ondoren aipatzen diren idatziak eta dokumentuak izan behar dituzte:
–Lehenengo kartazalak, “Dokumentazioa” izenekoak, dokumentu hauek izanen ditu:
a) Lizitatzailearen nortasuna egiaztatzen dutenak:
–Pertsona juridikoa bada, eratze edo aldatze eskritura aurkezturik, zein behar den, huraxe, Merkataritza Erregistroan inskribaturik.
–Norbanakoek NANa aurkeztu beharko dute edo haren fotokopia, notarioak edo Administrazioak kaukotua, edota legalki haren ordezkoa izan daitekeen dokumentua.
–Proposamena beste baten izenean aurkeztuko balitz, notario-poterea aurkeztu beharko litzateke eta apoderatuaren NANa, aurreko paragrafoan aipatutako baldintzak beteaz.
b) Kintoko Mankomunitatearen Diruzaintzan %2, behin-behineko fidantza gisa, utzi duela egiaztatzen duen gordekina.
–Bigarren kartazalak, “Proposamen ekonomikoa” izenekoak, proposamen ekonomikoa bertzerik ez du izanen, iragarki honen bukaeran agertzen den I. eranskineko ereduari egokitua.
Baldintza fakultatibo eta ekonomiko-administratiboak Erroibarko Udaleko Idazkaritzan daude ikusgai.
Lintzoainen, 2016ko uztailaren 26an.–Mankomunitate burua, Enrique Garralda Erro.
I. ERANSKINA
Proposamen eredua (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1608886