2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2016ko aurrekontua. Hasierako onespena
Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateak, 2016ko uztailaren 5eko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi ditu 2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.1 artikuluan xedatua bete dadin, Idazkaritzan egonen da jendaurrean, 15 egun baliodunean, aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki oholean iragarrita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.
Uharten, 2016ko uztailaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Ana Labiano Ascunce.
Iragarkiaren kodea: L1608925