150. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hitzarmena, Iruñeko Udalaren, Burlatako Udalaren eta Nasuvinsaren artekoa, Efidistrict sare berriko bero-ekoizpenerako zentrala eraikitzeko lurzatien Plan Bateratua onesteko

Iruñeko Udalbatzak, 2016ko uztailaren 4ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-JUL-16 (9/CU).

“Ikusirik espedientean jasota dauden agiriak, eta Hirigintza Gerentziako abokatuak 2016ko ekainaren 27an emandako txostenarekin bat, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batean onestea Iruñeko Udalaren, Burlatako Udalaren eta Nasuvinsa Navarra de Suelo y Vivienda S.A.-ren arteko Hirigintza eta Lankidetzako Hitzarmena –Efidistrict sare berriko bero-ekoizpenerako zentrala eraikitzeko lurzatien Plan Bateratua oneste aldera–, Nasuvinsak 2016ko ekainaren 27an aurkeztu eta Nasuvinsak berak Plan Bateratua egiteko enkargua berekin dakarrena.

2.–Hori jendaurrean paratzea hogei egunean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina.”

Iruñean, 2016ko uztailaren 19an.–Jarduneko alkatea, Jose Martin Abaurrea San Juan.

Iragarkiaren kodea: L1608808