1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
414/2016 EBAZPENA, uztailaren 20koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Natalia Asenjo Jiménez andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Ataleko Kobrantzaren Aplikazio Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakiak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,
EBATZI DUT:
1. Natalia Asenjo Jiménez andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Ataleko Kobrantzaren Aplikazio Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuari, Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2016ko uztailaren 20an.–Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuko zuzendaria (titularraren ordez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren irailaren 30eko 37/2015 Foru Aginduaren arabera), Javier Zabaleta Zúñiga.
Iragarkiaren kodea: F1608784