150. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Udal ordenantza, Udalaren karparen erabilera lagatzea
arautzen duena. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2016ko uztailaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Leozko Udalaren titulartasunekoa den karparen erabilera lagatzea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraituz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, haren testu osoa argitaratu beharko da, lege beraren 326. artikuluari jarraituz.

Argitara ematen da.

Iratxetan (Leotz), 2016ko uztailaren 22an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1608837