150. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Aldaketa, Udal Planeko hirigintza antolamenduko egiturazko determinazioetan. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2016ko uztailaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Leozko Udal Planeko hirigintza antolamenduko egiturazko determinazioetako aldaketa, Leozko Udalak sustatua; helburua da UE-1 unitateko lurzoruaren sailkapena aldatzea Amunarrizketan, hiri lurzoru finkatuko araudia aldatzea hartan sartuz hirigintzako aprobetxamendua kalkulatzeko bide bat eta eraikuntzako ordenantzak aldatzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.9 artikuluan xedatuarekin bat, lege berearen 79.2.c) artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, espedientea jendaurrean egonen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko egunkarietan agertu ondoan, hilabeteko epean (iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita), aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da.

Iratxetan (Leotz), 2016ko uztailaren 22an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1608836