2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
Kredituen aldaketa 2016ko aurrekontu orokorrean (1 zenbakia). Hasierako onespena
Iturengo Udalak, 2016ko uztailaren 4ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko aurrekontu orokorrean kredituak aldatzeko 1 zenbakia duen espedientea.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan eta 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoa betetzeko, herritarrek eta bidezko interesa dutenek Udal Idazkaritzan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iturenen, 2016ko uztailaren 22an.–Alkatea, M. José Bereau Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L1608891