150. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

Aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 12an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehikuntzak: 1.0110.9130001 “Rural Kutxako mailegua” kontu-sailean 30.140,38 euroko zenbatekoa handitu egiten da, eta kopuru osoa 33.011,92 eurokoa da orain. 1.92000.62500 “Bulegoko altzariak” kontu-sailean 408,28 euroko zenbatekoa handitu egiten da, eta 808,28 euro dauzka. Kreditu-gehikuntzen batuketak 30.549,02 euro egiten du, eta honela finantzatzen dira: 1.0110.31000 “Maileguen interesak” kontu-sailean 790,07 euroko zenbatekoa murriztu egiten da, eta kreditua 834,74 eurokoa da. Diru-zaintzako 2015eko gerakinaren murrizketa: 29.758,95 euro.

Etxarren Girgillaon, 2016ko uztailaren 22an.–Alkate udalburua, Francisco Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L1608834