150. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Alkatearen eskuordetza

Goizuetako Udaleko alkateak, 2016ko uztailaren 22an, ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:

2016ko abuztuaren 1etik 11ra herritik at gongo naizenez, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduaren 43. eta 47. artikuluek agintzen dutenaren arabera

ERABAKI DUT:

1. Alkate bezala ditudan eskumen guztiak, dagokion eskuordetzaren bidez, Daniel Oyarzabal Larraburu alkateordearen esku uztea, aipatutako egunetan ordezka nazan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesatuari jakinaraztea.

Goizuetan, 2016ko uztailaren 22an.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1608913