2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Jarduera lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Eskatzailea: Oyarbide Reparaz Xabier y Reparaz Berastegui M. Teresa SC. Jarduera-proiektua: azienda ustiapenaren jarduera legeztatzea. Tokia: Soroberrietatxiki (3. poligonoko 467. lurzatia).
Etxarri Aranatzen, 2016ko uztailaren 26an. Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.
Iragarkiaren kodea: L1608868