2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR
Aurrekontuetako aldaketak. Behin betiko onespena
Aurrekontuetako aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2016ko uztailaren 7ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi eta ematen dira argitara, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Kreditu gehigarria:
Kontu-saila: 1 1650 6920000. Uretako lanak: hornidura eta argiteria: 9.100,00 euro.
Finantzaketa: 1 87000. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 9.100,00 euro.
Erroibarren, 2016ko uztailaren 27an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.
Iragarkiaren kodea: L1608939