2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR
Birzatitzeko proiektua Mezkirizko UE-20 unitatean.
Hasierako onespena
Mezkirizko UE-20 exekuzio unitatearen birzatitze proiektua (13. poligonoko 53. lurzatia) hasiera batean onetsi da; hori guztia Erroibarko Udal Planari dagokio eta Sebastian eta Lurdes Lusarreta Errok sustatu dute. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Erroibarren, 2016ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.
Iragarkiaren kodea: L1608697