150. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Alkatetzaren eginkizunak bertze baten esku uztea

2016ko uztailaren 22an, Baztango Udaleko alkate udalburuak 2016/122 zenbakidun ebazpen hau eman du:

“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Baztango udal mugapetik kanpora egoteko asmoa dudanez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde Mikel Ortega Arraztoa eskuordetzea, Alkatetza honen eginkizunetan ari dadin, aurtengo uztailaren 26tik abuztuaren 8ra arte, biak barne.

Bigarrena.–Ebazpena interesdunari jakinaraztea, eta Udalbatzari haren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Hirugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Baztanen, 2016ko uztailaren 22an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1608866