1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
68/2016 EBAZPENA, uztailaren 12koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak eskuordeturik, Grupo Rubio Servicios Higiénicos Integrales SL entitateari baimena ematen diona produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako eta haien banaketarako laguntzaileentzako prestakuntza ikastaroa emateko (oinarrizko maila), 1311/2012 Errege Dekretuaren arabera, aurrez aurreko prestakuntza sistemaren bidez.
Grupo Rubio Servicios Higiénicos Integrales SL entitateak (B-31784051) baimena eskatu du produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako eta haien banaketarako laguntzaileentzako prestakuntza ikastaroa emateko (oinarrizko maila), 1311/2012 Errege Dekretuan ezarritako baldintzen arabera, aurrez aurreko prestakuntza sistemaren bidez.
Ikastaro hori irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. kapituluan dago arautua, horren bidez ezarrita baitago produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa-esparrua.
Entitate horrek aurkeztutako dokumentazioa aztertu da, eta ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatu.
Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren irailaren 23ko 175/2015 Ebazpenaren bidez, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi ziren araudiak nekazaritza arloan Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari ematen dizkion eskumen administratibo batzuk.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. Grupo Rubio Servicios Higiénicos Integrales SL entitateari (B-31784051) baimena ematea produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako eta haien banaketarako laguntzaileentzako prestakuntza ikastaroa emateko (oinarrizko maila), 1311/2012 Errege Dekretuaren arabera, bertaratu beharreko prestakuntza sistemaren bidez. Baldintza hauek bete beharko ditu:
2. Ikastaroaren edizio guztietan, aurkezten den dokumentazioan jasotako programa, edukia eta irakasleak errespetatu beharko dira. Produktu Fitosanitarioen Erabiltzaile Profesionalentzako Prestakuntza sistemak Harmonizatzeko Agirian (Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa) oinarrizko mailako hasierako prestakuntza ikastaroetarako adierazitakoa bete beharko da eskola-ordu teoriko eta praktikoei, gutxieneko asistentziari eta ebaluazio kontrolei dagokienez.
–Gutxienez ere, hamabost egun lehenago eman beharko zaio ikastaroaren edizio bakoitzaren berri Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, eta zer irakaslek diharduten adierazi, baita landa-praktikak non, zer egun eta ordutan eta zer baliabiderekin eginen diren eta azken azterketa zer toki, egun eta ordutan eginen den ere.
–Ikastaroa bukatutakoan, emandako ikastaroaren emaitzei buruzko txosten bat aurkeztu beharko da aipatutako departamentuan.
–Ikastaroa behar den aprobetxamenduz bukatzen duen ikasle bakoitzari egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiria eman beharko zaio.
–Produktu fitosanitarioen erabiltzaile txartela emateko, aipatu departamentuak zehazten duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.
–Ikasleak ebaluatzeko erabiltzen diren ariketen dokumentazioa eta asistentziaren kontrolena gorde beharko dira, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eskura utzi, ebaluazioa egin eta urtebetez, gutxienez ere.
–Prestakuntza ekintzak, dokumentazioa eta ikastaroan erabiltzen den gainerako material lagungarria edizio bakoitzean eguneratu beharko dira, eta, behar denean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak emandako irizpideei jarraituz zuzenduko dira.
–Eskaeran aurkeztutako informazioan edozein aldaketa eginez gero, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari jakinarazi beharko zaio, ikastaroaren hurrengo edizioa egin baino hamabost egun lehenago, gutxienez ere.
3. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritzako Ekoizpen Baliabideen eta Jasangarritasunaren Bulegoari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2016ko uztailaren 12an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.
Iragarkiaren kodea: F1608551