149. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UGAR

Aldaketa, Herriko jabari publikoan Ugarko Kontzejuaren intereseko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean.
Behin betiko onespena

Ugarko Kontzejuak, 2016ko maiatzaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Herriko jabari publikoan Ugarko Kontzejuaren intereseko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen udal ordenantzako aldaketa. 2016ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 13an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egindako aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

ORDENANTZAKO ALDAKETA

Telefonia mugikorraren erreferentzia kentzen da (2., 3. eta 4. artikuluak).

2. artikulua. Bereziki, zerbitzu horien barrenean ur, gas, argindar, telefonia finko eta mugikor eta bertze komunikabide moten hornidurak egonen dira, Udalaren jabari publikoa okupatzen duten sare edo antena finkoen bitartez, osorik nahiz partez, ematen badira.

3. artikulua. Tasa horren subjektu pasiboak dira aurreko ataleko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten zerbitzu enpresak, bai hornidurak egiteko erabiltzen diren sareen titularrak badira, bai, sare horien titularrak izan gabe, sareak erabiltzeko, haietara iristeko edo elkar lotzeko eskubideen titularrak badira.

4. artikulua. Tasa horren zenbatekoa udal mugapearen barnean enpresek urtero lortzen duten fakturazioaren diru-sarrera gordinen %1,5 izanen da, tasa horri lotuta badaude.

Ugarren, 2016ko uztailaren 22an.–Alkatea, Pablo Lanz Garcia.

Iragarkiaren kodea: L1608857