4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA
Ediktua. 394/2015 prozedura
Silvia Iriarte Lecumberri andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 394/2015 prozedura arrunta tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan.
Eta Catherine Darrigrand Depetor andreari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Tuteran, 2016ko uztailaren 8an.–Justizia Administrazioaren letradua, Silvia Iriarte Lecumberri.
Iragarkiaren kodea: J1608471