2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
1/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Ultzamako Udalak, 2016ko maiatzaren 5ean egindako osoko bilkura arruntean eta udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko 1/2016 aldaketari buruzko espedientea, kreditu berezi bat gaitzeko.
Espedientea jendaurrean egon da, Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2016ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 5ean), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.
Jendaurreko epe horretan ez da espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu ezta jaso ere; hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea besterik gabe onetsi da. Hona hemen aldaketaren testua:
Gaia: 2016ko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko espedientea.
Hasierako onespena: kreditu bereziak eta kreditu gehikuntza onestea
Gastuetako kontu-sail berri hauek sortzea:
Kontu-saila: “Eskolak konpontzeko lanak”
–Zenbakia: -.
–Zenbatekoa: 62.000,00 euro.
Kontu-saila: “Udaleko Informazio Aldizkariko lanak. Ordainsariak”.
–Zenbakia: -.
–Zenbatekoa: 4.000,00 euro.
Gastuetako kontu-sail hauek handitzea:
Kontu-saila: “Oihangintzako hobekuntza lanak”.
–Zenbakia: 4121 69000.
–Oraingo zenbatekoa: 15.000,00 euro.
–Gehikuntza: 22.000,00 euro.
–Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 37.000,00 euro.
Kontu-saila: “Obretarako ekarpena. Ultzanueta Mankomunitatea”.
–Zenbakia: 1611 76300.
–Oraingo zenbatekoa: 100.000,00 euro.
–Gehikuntza: 21.000,00 euro.
–Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 121.000,00 euro.
Finantzabideak
Kreditu berezia gaitzea, diru-sarreretako kontu-sailen gehikuntzaren bitartez:
Kontu-saila: “Oihan aprobetxamenduak”.
–Zenbakia: 5544002.
–Oraingo zenbatekoa: 132.592,00 euro.
–Gehikuntza: 24.000,00 euro.
–Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 156.592,00 euro.
Kreditu berezia gaitzea, diru-sarreretako kontu-sail berriak sortuz:
Kontu-saila: “Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza, basogintzako lanak egiteko”.
–Zenbakia: 4508004
–Zenbatekoa: 25.000,00 euro.
Kontu-saila: “Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza eskoletan berritze lanak egiteko”.
–Zenbakia: 4508005I.
–Zenbatekoa: 36.000,00 euro.
Kontu-saila: “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”.
–Zenbakia: 1-870.
–Zenbatekoa: 24.000,00 euro.
Diruzaintzako gerakinaren egoera, aldaketaren ondorioz:
Ikusirik 2015eko ekitaldiko kontuen espedientearen emaitza, Ultzamako Alkatetzak 2016ko apirilaren 26an emandako 68/2016 Ebazpenaren bidez onetsitako likidazio espedientearen araberakoa, 2013ko Diruzaintzako gerakina honako hau da: diruzaintzako gerakina 192.078,70 eurokoa da guztira, eta, horietatik, 0,00 euro baliabide atxikiei dagozkie; eta 192.078,70 euro gastu orokorrei.
Orain, 2016ko aurrekontuko 1. aldaketa hau onetsi ondoren, 2015eko Diruzaintzako gerakinaren egoera honako hau da: diruzaintzako gerakina 162.078,70 eurokoa da guztira, eta, horietatik, 0,00 euro baliabide atxikiei dagozkie; eta 162.078,70 euro gastu orokorrei.
Larraintzarren, 2016ko ekainaren 10ean.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1607696