4. PROZEDURA JUDIZIALAK
ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 5. EPAITEGIA
Ediktua. 391/2014 prozedura arrunta
Miguel Ángel Esteras Pérez jauna, Zaragozako Lan arloko 5. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: José María Rubio Abadía jaunak eskaturik, diru kopuru bat dela eta, 0000391/2014 prozedura arrunta bideratu da lan arloko epaitegi honetan, Estructuras y Encofrados Navanort SLren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, eta epaia eman da 2016ko ekainaren 15ean; ezin da errekurtsorik jarri haren aurka, eta haren kopia Estructuras y Encofrados Navanort SLren eskura dago Epaitegi honen Idazkaritzan.
Eta Estructuras y Encofrados Navanort SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.
Zaragozan, 2016ko ekainaren 21ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Miguel Ángel Esteras Pérez.
Iragarkiaren kodea: J1608012