4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 1103/2014 prozedura
Iruñean, 2016ko ekainaren 23an.
Martín Corera Izu jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 1103/2014 prozedura arrunta tramitatzen ari da. Auto horietan epaia eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.
Eta Mireya Rodríguez García andreari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2016ko ekainaren 23an.–Justizia Administrazioaren letradua, Martín Corera Izu.
Iragarkiaren kodea: J1607743