4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Bake epaileen izendapenak
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2016ko ekainaren 27ko bilkuran hartutako erabakiak, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:
Laugarrena.–Uztarrozeko Bake Epaitegia: Pedro Pedro José Ederra Lorea jauna (NAN zenbakia: 15.830.631-F) eta Julio Orduna Martín jauna (NAN zenbakia: 72.649.364-T), bake epaile titularra eta ordezkoa, hurrenez hurren.
Bosgarrena.–Cortesko Bake Epaitegia: Nuria Remón Navarro andrea (NAN zenbakia: 16.023.716-F, NAN zenbakia: 16.023.221-H), bake epaile titularra.
Izendatzeko erabaki horien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.
Iruñean, 2016ko ekainaren 27an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.
Iragarkiaren kodea: J1608079