148. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 460/2012 prozedura

Sagrario Sánchez Equiza, Justizia Administrazioaren letradua, ordezpenean ari dena Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 460/2012 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, 247/2014 epaia eman zen 2014ko maiatzaren 12an; hura kasazioan errekurrituta, Auzitegi Goreneko Hirugarren Salako Laugarren Atalak 798/2016 epaia eman zuen 2016ko apirilaren 12an, 8/2300/2014 zenbakiaz bideratu den kasazio-errekurtsoan; epai horiek irmoak dira; hona, hitzez hitz, haien idazpuruak eta epaitzak:

“247/2014 epaia.

Lehendakaria: Joaquín Galve Sauras. Magistratuak: Antonio Rubio Pérez, María Jesús Azcona Labiano.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 12an.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratu jaun-andreek osatuak, 460/2012 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Honako honen aurka sustatu zen errekurtsoa: Alloko udalerrian telefonia mugikorreko instalazioak eta azpiegiturak arautzen dituen ordenantzaren behin betiko onespena (2012ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 28an). Ondokoak izan dira alderdiak: errekurtsogilea, Vodafone España SA, Carlos Hermida Santos jaunak ordezkatua eta Pilar López-Madrazo Hernández letradu andreak zuzendua, eta demandatua, Alloko Udala, autoetan agertu ez dena.

Hona gure epaitza:

Partez baiesten dugu Vodafone España SAUren ordezkariak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Allo herrian telefonia mugikorreko instalazioak eta azpiegiturak arautzen dituen ordenantzaren aurkakoa (Alloko Udaleko osoko bilkurak onetsi zuen 2011ko abenduaren 19an, eta 2012ko maiatzaren 28an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean). Partez antolamendu juridikoaren aurkakoa izateagatik baiesten dugu auzi-errekurtsoa, eta, horrenbestez, ordenantzaren honako artikulu hauek deuseztatzen ditugu:

a) 3.1

b) 3.4

c) 4.2.18, eta, zehazki azkeneko tartekia, honako hau dioena: "azaroaren 23ko 17/2009 Legearen 7. artikulua aplikatuta, baimenaren gehieneko indarraldia ezartzen da, eta instalaziorako baimena ematen dion kontratu zibila amaitzearekin batera amaituko da hura ere; indarraldia amaituta, operadoreak kontratua berritu dela frogatu beharko du lizentzia berritu ahal izateko".

d) 4.3

e) 7.3.6, a) eta b) atalak.

f) 11.2, eta zehazki azken tartekia, honako hau dioena: "ez eta haiekin berariazko loturarik ez duten ekipamenduetarako lurzati edo eraikinetan ere"

g) 17.

h) 21.

i) 22, 1. atala.

j) 23.2, c) atala.

k) 31.2

l) 31.3, a) atala.

m) 34, instalatzaileari egiten zaion aipamenari dagokionez.

Ebazpen hau irmoa denean, argitara bitez idazpurua eta epaitza Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako, epai hau irmoa denetik hamar eguneko epean.

Ez da bidezkoa adierazpenik egitea prozedura honetako kostuei buruz.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu (epaiaren ziurtapena autoei erantsiko zaie). Epaiaren kontra kasazio-errekurtsoa jar daiteke Sala honi berari zuzendua, hamar eguneko epean.

Eginbidea: Iruñean, 2014ko maiatzaren 15ean. Nik, María Ángeles Ederra Sanzek, idazkariak, egina, adierazteko gaurko egunean epai hori eman didatela, behar bezala sinatua, alderdiei jakinarazpena egiteko eta legez ezarritako publikotasuna emateko, eta autoei hitzez hitzeko ziurtagiria erantsi diedala eta jatorrizkoa artxibatu dudala. Fede ematen dut.

Aurreko ebazpenaren aurka kasazio-errekurtsoa aurkeztu zen, eta Auzitegi Goreneko Hirugarren Salak (Administrazioarekiko Auzien Salak) ebazpen hau eman du:

“798/2016 epaia

Auzitegi Gorena.

Administrazioarekiko Auzien Sala.

Atala: Laugarrena.

Lehendakaria: Luis María Díez-Picazo Giménez jauna. Magistratuak: Segundo Menéndez Pérez jauna, María del Pilar Teso Gamella andrea, José Luis Requero Ibáñez jauna, Jesús Cudero Blas jauna, Angel Arozamena Laso jauna, Rafael Toledano Cantero jauna.

Madrilen, 2016ko apirilaren 12an.

Auzitegi Goreneko 3. Salako 4. Atalak, orri-bazterrean aipatzen diren jaun-andreek osatuak, 2300/2014 kasasio-errekurtsoa aztertu du, Vodafone España SAUk jarria (David Martín Ibeas prokuradore jauna izan du ordezkari eta Raquel Borreguero Sanz letradu andrea laguntzaile), Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 460/2012 errekurtsoa dela-eta 2014ko maiatzaren 12ko epaiaren aurka. Alderdi errekurtsogilea ez da agertu.

Hona gure epaitza:

Lehendabizikoa.–Baiesten dugu Vodafone España SAUren ordezkaritza prozesalak jarritako kasasio-errekurtsoa eta, horrenbestez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 460/2012 errekurtsoa dela-eta 2014ko maiatzaren 12ko epaia, bertan jasotzen den moduan, deuseztatzen dugu.

Bigarrena.–Partez baiesten dugu Vodafone España SAUren ordezkaritza prozesalak jarritako administrazioarekiko auzien errekurtsoa, Alloko Udalak 2011ko abenduaren 19an hartutako Erabakiaren aurkakoa (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua 2012ko maiatzaren 28an), zeinak behin betiko onesten duen Alloko udalerrian telefonia mugikorreko instalazioak eta azpiegiturak arautzen dituen ordenantza, eta, horrenbestez, 3.1, 3.4 eta 4.2.18 artikuluen deuseztasuna deklaratzen dugu, eta, zehazki, azken tartekiarena, zeinak honela dioen: "azaroaren 23ko 17/2009 Legearen 7. artikulua aplikatuta, baimenaren gehieneko indarraldia ezartzen da, eta instalaziorako baimena ematen dion kontratu zibila amaitzearekin batera amaituko da hura ere; indarraldia amaituta, operadoreak kontratua berritu dela frogatu beharko du lizentzia berritu ahal izateko". Orobat, 4.3; 7.3.6, a) eta b) atalak; 11.2 eta, zehazki, horren azken tartekia, honako hau dioena: "...ez eta haiekin berariazko loturarik ez duten ekipamenduetarako lurzati edo eraikinetan ere", 17; 21; 22, 1. atala; 23.2, c)atala; 31.2; 31.3, a) atala; eta 34, instalatzaileari egiten zaion aipamenean. Halaber, 4.2, 12.2 eta 23. artikuluen deuseztasuna, epai honetan adierazitako moduan eta hedaduran.

Hirugarrena.–Ez dugu kosturik ezartzen.

Beraz, epai honen bidez, lege bilduman sartuko dena, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Jakitera ematea.–Epai hori Luis María Díez-Picazo Giménez magistratu txostengile jaunak irakurri eta publiko egin du, Salak epaiaren egunean egindako jendaurreko entzunaldian. Hori ziurtatzen dut, Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik."

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko ekainaren 27an.–Justizia Administrazioaren letradua, Sala honetan ordezpenean ari dena, Sagrario Sánchez Equiza.

Iragarkiaren kodea: J1607874