2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Mankomunitateko burutza beste baten esku uztea
2016ko uztailaren 19ko 11/2016 Ebazpena, Buñuel Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruarena; haren bidez erabaki da buru honen eskumen guztiak Francisca Gil Palos buruordearen eskutan uztea, 2016ko uztailaren 23tik 29ra bitartean.
Tirso Calvo Zardoya, Buñuel aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko burua naizen honek
Ikusirik Mankomunitateko burua kanpoan izanen dela aurtengo uztailaren 23tik 29ra, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (AFE) arautzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan ezarritakoa betez, eskumenak eskuordetu behar dira.
Kontuan hartuz AFEren 47.2 artikuluak, 44. artikuluarekin bat, berariazko eskuordetza egin beharra ezartzen duela.
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Mankomunitateko buruaren eskumen guztiak Francisca Gil Palos buruordearen eskutan uztea 2016ko uztailaren 23tik 29ra bitartean.
Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Mankomunitateko Batzarrari, egiten duen lehen bilkura arruntean.
Buñuelen, 2016ko uztailaren 19an.–Mankomunitateko burua, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L1608655