2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Alkatea ordeztea
Alkatetzaren uztailaren 15eko 584/2016 Dekretuaren bidez, ondokoa ebatzi da: Alkatearen ordezkapena, udalerritik kanpo izateagatik.
Ikusirik oporrak direla-eta aurtengo uztailaren 21etik abuztuaren 7ra, biak barne, udalerritik kanpo egonen naizela.
Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean, besteak beste kanpoan izateagatik, alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak egitea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek beraganatu, baldin eta alkateak ez baditu espresuki haren esku utzi dekretu baten bidez; dekretu horrek ezarriko du zer gai uzten diren haren esku, eta uztailaren 21etik abuztuaren 7ra, biak barne, izanen du eragina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar bada ere.
EBATZI DUT:
1. Piluka García Castellano lehen alkateordearen esku uztea alkatearen eginkizunak, hark bere gain hartzen dituela, 2016ko uztailaren 21etik uztailaren 26ra, biak barne.
2. José Antonio Serrano Zalbalza bigarren alkateordearen esku uztea alkatearen eginkizunak, hark bere gain hartzen dituela, 2016ko uztailaren 27tik abuztuaren 7ra biak barne.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Zizur Nagusian, 2016ko uztailaren 18an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1608652