148. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa puntuala Hirigintzako Udal Planean, Elkano-Ibiriku-Egues eremuko U.U.3 unitatean. Hasierako onespena

Honako honen bidez, aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2016ko ekainaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki duela hasiera batean onestea aldaketa puntuala Hirigintzako Udal Planean, Elkano-Ibiriku-Egues eremuko U.U.3 unitatean, Eguesko kontzejuaren ekipamenduetarako eraikina handitzeko 12. poligonoko katastroko 25. lurzatian.

Interesdun guztiek espedientea azter dezakete eta, nahi izanez gero, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, horretarako hilabeteko epea izanen baitute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Sarrigurenen, 2016ko uztailaren 18an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1608647