148. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa 2016ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2016ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuela indarra duen plantillako aldaketa, Udaltzaingoko inspektoreordearen lanpostua sortzeko.

Aditzera ematen da, egungo legedia betez, hamabost egun balioduneko epean –aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean iragarkia paratuta– interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketa hau behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.

Sarrigurenen, 2016ko uztailaren 18an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1608646