148. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

78/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Ana Pérez Cabanes andrea, Hezkuntza Departamentuko Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Ana Pérez Cabanes andrea, Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2. Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko ekainaren 29an.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

Iragarkiaren kodea: F1608143