148. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Aldaketa, eremu publikoa okupatzeko tasan

Uharte Arakilgo Udalak, 2016ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, aho batez hartu zuen ondoko erabakia, 2015eko azaroaren 25eko osoko bilkuran hartutakoa aldatzen duena:

9.1 Eremu publikoa okupatzeko tasak.

Alkateak jakinarazi du komeni dela eremu publikoa okupatzeko tasak aldatzea 5.4.5.2 puntuan, kaleko salmenta bestetan atalari dagokionez. Honela geldituko da testua:

5.4.5.2. Kaleko salmenta bestetan: 15,00 euro/eguna. Aitzinetik egiaztatu beharko da JEZean alta emanda dagoela, udalerri nahiz herrialde mailako kuotarekin.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Uharte Arakilen, 2016ko uztailaren 19an.–Alkate udalburua, Ainara Ayestaran Ijurco.

Iragarkiaren kodea: L1608668