2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Alkatetzaren 10/2016 Dekretua, uztailaren 18koa
Adierazi den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak 10/2016 Dekretua eman du, eta hau da horren testua:
“Hiri honetako zezen plazan egin behar diren zezen ikuskizunetan buru izanen diren jaun-andreak finkatzeko, horiek Santa Anaren jaietan eginen baitira, eta, bestetik ere, finkatzeko zein izanen diren eguneko zinegotzi, aurreko urteetako eginkizun berberekin, eta aipatu jaiegunetan hainbat zerbitzutako arduradunekin sor daitezkeen gorabeherak ahalik eta lasterren ebazteko asmoz.
Esleituak ditudan ahalmenak erabiliz, eman dut honako Dekretua:
1. Zezen plazan eginen diren zezen eginkizunetan buru izanen dira ondotik adierazten diren pertsonak.
25ean.–Luis González Cruz.
26an.–Luis Arrondo Franco.
2. Eguneko zinegotzi eta entzierroetako buru izanen dira ondoko zinegotzi hauek:
24an.–Daniel López Córdoba.
25ean.–Iñaki Magallón Gil.
26an.–Gustavo Gil Pérez-Nievas.
27an.–Silvia Cepas Molina.
28an.–Marisa Marqués Rodriguez.
29an.–Ignacio Martínez Santos.
30ean.–Irene Royo Ortín.
3. Dekretu honen berri ematea Tuterako Udaleko Osoko Bilkurari; jakinaraztea interesdunei, gure hiriko polizia kidegoei, Jaien Batzordeari eta Tuterako Udaleko Obren Lantaldeari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eragina ematen denetik aitzina izanen badu ere”.
Tuteran, 2016ko uztailaren 18an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1608685