148. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

4. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 7an, 2016ko aurrekontuan 4. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2016ko maiatzaren 30eko osoko bilkuran erabakita, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko laugarren aldaketa: kreditu gehikuntzak.

GASTUAK:

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 50.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 50.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 50.000,00 euro.

Finantzabideak, guztira: 50.000,00 euro.

Arradan, 2016ko ekainaren 27an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1608665